null 200 eredua: Sozietateen gaineko Zerga banako araubidean aitortzea

200 eredua: Sozietateen gaineko Zerga banako araubidean aitortzea

Sozietateen gaineko zergaren eta ez egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorrei dagokienaren) 200 ereduko autolikidazioa egitea Arabako araudiaren mendeko erakundeen kasuan.

Arabako erakundeen eta Araban eragiketen bolumenean sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar duten Arabaz kanpoko erakundeen 200 ereduko autolikidazioa aurkeztea.

Izapidetu

Epeak

Irekita

Zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilen ondoko 25 egutegi egunetan. Aparteko kasuetan eta egoerak eskatzen badu, Zerga Administrazioak baimena eman ahal izango du epealdi hori baino lehen aurkezteko.

Adierazitako epearen hasieran, zergaldi horretako aitorpena aurkezteko era zehaztu ez badu Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, aitorpena aurkezteko era zehazten duen xedapena indarrean sartzen den egunaren hurrengo 25 egunen barruan aurkeztuko da. Dena den, horrelakoetan zergadunak aukeran izango du aitorpena aurreko paragrafoan adierazitako epean aurkeztea, baldin eta aurreko zergaldiko aitorpenerako ezarritako betekizun formalak betetzen baditu.

Informazio gehiago

Hartzaileak

Enpresak/Elkarteak

Sozietateen Gaineko Zergako Zergadunak

Arabakoak ez diren erakundeak 

Arabakoa ez den sozietateen gaineko zergaren araudiaren mende dauden erakundeek (Araban eragiketen bolumenean sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar dutenek) euren administrazioen laguntza programen bitartez eskuratutako 200 ereduko fitxategiak igorriko dituzte Egoitza elektronikoaren bidez. Fitxategi horiek ez dute bihurgailurik behar.

Araudia 

Nahitaezko izaeraz erantsi behar den dokumentazio gehigarria edo borondatezko izaeraz  erantsi nahi dena telematikoki aurkeztuko da Egoitza elektronikoaren bitartez, aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.

Dokumentazio gehigarria honako dokumentazio gehigarriarekin aurkeztu behar da: 37/2013 Foru Arauaren 33, 34, 35 eta 48 artikuluetan; 41/2014 Foru Dekretuaren 8 eta 43.9 artikuluetan,  37/2013 Foru Arauaren araudi-garapena onartzen den horietan; eta 60/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluan, 16/2004 Foru Arauaren araudi garapena onartzen den horretan.

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala

    Zerga ereduen laguntza-programaren bitartez beteko da Arabako araudiari lotuta dauden erakundeen 200 ereduaren aitorpena. Lortutako fitxategia telematikoki bidaliko da Egoitza elektronikoaren bidez. 

Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen. 

Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta

Izapidetu