55 urtetik gorako petsonak kontratatzeko laguntza-lerroa
55 urtetik gorako petsonak kontratatzeko laguntza-lerroa
Onuradunak
Egoitza soziala eta fiskala Araban duten ETEak, autonomoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarte/erakundeak.
Diruz lagundu daitekeen jarduketa
Araban gutxienez sei hilabetez erroldatutako eta Lanbiden izena emandako 55 urtetik gorako langabeak kontratatzea.
Kontratua mugagabea eta lanaldi osokoa izango da, eta lanaldi partzialerako soilik onartuko da, gutxienez % 70eko lanaldiarekin.
Egoitza soziala eta fiskala Araban duten ETEak, autonomoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarte/erakundeak.
Laguntzen zenbatekoa
8.000 euro gizonentzako kontratu bakoitzeko, eta 9.000 euro emakumeentzako kontratu bakoitzeko. Zenbateko horiek 1.000 eta 2.000 eurotan handituko dira kontratatutako pertsonak 360 eta 720 egun baino gehiago badaramatza langabezian, hurrenez hurren.
Lanaldi partzialeko kontratu mugagabeen kasuan, dirulaguntza kontratatutako lanaldiaren proportzionala izango da.
Prozedura eta epea
Eskaerak elektronikoki aurkeztu behar dira Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan.
Epea: 2024ko irailaren 19tik azaroaren 29ko 14:00ak arte.