angle-left null PR Informazio publikoa eskuratzea

Informazio publikoa eskuratzea

Informazio publikoaren eskaera: pertsona orok eskubidea du Arabako Foru Aldundiaren eta foru sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeen esku dagoen informazioa eskuratzeko.

Pertsona fisikoen intimitatea, segurtasun publikoa edo beste alderdiren bat benetan kaltetuko dela egiaztatzen bada, informazio horretarako sarbidea ukatu daiteke, guztiz edo neurri batean, arrazoiak emanda eta gatazkan diren interesak aztertu ondoren.

Zein formatutan emango da informazioa:

Oro har, informazioa eskatu bezala eta eskatutako formatuan emango da, salbu:

  • a) Informazioaren tamaina, informazioa edo formatua dela eta, ezinezko bada.
  • b) Informazioa lehenago zabaldu bada beste era edo formaturen batean eta eskatzaileak, horien bidez, erraz eskuratu badezake eskatutako informazioa; halakoetan, ebazpenari erantsi behar zaio, formatu erabilgarrian, edo, bestela, informazioa nola eskuratu adierazi behar da.
  • c) Informazioa eskatutako eran edo formatuan eskuratzeak jatorrizko euskarria galtzea edo hondatzea eragin badezake.
  • d) Ez badago ekipamendu teknikorik erabilgarri eskatutako formatuan kopia egiteko.
  • e) Informazioa eskuratzeak eragina badu jabetza intelektualerako eskubidean.
  • f) Administrazioarentzat informazioa eskuratzeko beste era edo formatu errazago edo merkeagoren bat badago.

Informazioa dohainik eskuratuko da. Hala eta guztiz ere, kopiarik egiten bada edo informazioa jatorrizkoa ez den beste formatu batean eskatzen bada, zenbateko bat ordaintzeko eskatuko da, bidali beharreko informazioaren euskarri gisa erabilitako materialen kostuaren eta eskuetaratutako informazioa bidaltzeagatiko kostuaren arabera.

Herritar guztiei

Eskaera izapidetuko duen saileko diputatua edo foru diputatu titularra

1/2017 Foru Araua, otsailaren 8koa, Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunarena, herritarren parte-hartzearena eta gobernu onarena..

Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2017 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, Foru Aldundi honen Gardentasunaren Foru Kontseilua eratzen duena, eta haren antolaketaren eta funtzionamenduaren arautegia onartzen duena

Foru Gobernu Kontseiluaren 40/2017 Foru dekretua, abuztuaren 3koa, informazio publikoa emateko prezio publikoak onartzen dituena

Foru Gobernu Kontseiluaren 53/2017 Foru Dekretua, urriaren 17koa, zuzentzen duena abuztuaren 3ko 40/2017 Foru Dekretuan, informazio publikoa ematearen prezio publikoak onartzen dituenean, egindako hutsa

 

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Hilabete, beste hilabetez luzatzeko aukerarekin.

Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: Isiltasun negatiboa

Administrazio bidearen amaiera: Bai

  • Nahi izanez gero erreklamazioa jar daiteke Gardentasunaren Foru Kontseiluan.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Informazio publikoa eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi