null Álava Digitaliza EUS

Araba Digitaliza

Deialdi honen helburua da Arabako enpresen digitalizazioa sustatzea, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emanez lehia askearen bidez digitalizazio horretan laguntzen duten jarduerak egiten dituztenei, eta, horrela, Arabako ekoizpen sarearen lehiakortasuna hobetzea.

Espezializazio Adimentsurako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiaren (RIS3-Fabrikazio Aurreratua-Industria 4.0) barruan sartzen den programa berriak lehiakortasuna hobetzeko jarduerak lagunduko ditu diruz. Jarduera horiek ekoizpen, merkataritza eta salmenta ondoko prozesuen digitalizazioa izan beharko dute oinarri. Horretarako, honako hauek ezarriko dira, besteak beste: zibersegurtasuneko teknologiak, telelana, telelaguntza eta urrutiko monitorizazioa, automatizazioa, elkarlaneko robotika eta robotika malgua, errealitate birtuala eta areagotua, fabrikazio gehigarria, adimen artifiziala, datu masiboak, hodeia eta gauzen Internet.

Arabako Lurralde Historikoko helbidearekiko ETEak eta Autonomoak.

Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Foru Gobernu Kontseiluaren 373/2020 Erabakia, abuztuaren 4koa. Araban digitalizazioa sustatzeko laguntzen deialdia onartzea, lehia askeko erregimenean (Covid-19-Álava digitaliza) 2020ko ekitaldirako.

Foru Gobernu Kontseiluaren 54/2019 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa. Onestea Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzaren eskumeneko arloan lehiaketa bidez emango diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.

Sei hilabete. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
2020ko Araba Digitaliza eskatu

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi