EPEAK ETETEA 

 

Administrazio-prozedurak

COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian, martxoaren 14koan, ezarritakoa betez, prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eteten dira, aipatutako Errege Dekretuak indarrean egoteari uzten dion unean zenbaketa berriro hastea aurreikusiz, edo, hala badagokio, luzapena.

 

Zerga-prozedurak

Ekonomiaren sektorerik kalteberenetan izan dezakeen balizko inpaktua leuntzeko asmoz, 2/2020 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua onartu zen, martxoaren 18koa, zerga-izapide jakin batzuen etenaldia adostuz, baina EZ guztiena.

 

null TR Permisos de pesca de cangrejo en tramos de control y erradicación

Arrantza esparruetan karramarroak harrapatzeko baimena eskatzea

Epeak

Itxita

Zozketan parte-hartzea: martxoan

Turno askea: baimen soberakinak eskuratzeko karramarroen kontrola eta deuseztatzeko arrantzako-denboraldiaren barruan izango da, Arabako Arrantza Kontinentala arautzen duen Foru Arauak dioen legez.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren ibaietako arrantzarako baimena.
  • Urteko tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.
  • Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia).

Euskal Autonomia Erkidegoaren ibaietako arrantzarako baimena autonomia erkidegoko hiru foru administrazioetako (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) edozeinetan eskatu ahal da eta hiru lurralde historikoetarako balio du.

Hala ere, adierazitako agiriez gain, nahitaezko da arrantza baimena edukitzea mugaturiko tarteetan arrantzan aritzeko. Baimen hori pertsonala eta besterenezina izango da, eta egun eta arrantza esparru jakin batzuetarako balioko du.

Arabako tarte mugatuetako arrantza baimenak, , Arabako Foru Aldundiko ehiza eta arrantza baimenak ematen diren bulegoan (Probintzia plaza 5 – behea, Vitoria-Gasteiz) lortu daitezke.

Urteko zozketetan parte hartzeko eskaerak finkatutako ereduen arabera aurkeztuko dira eta kasuan kasuko atalean zehazten dira aurkezteko epeak.

Informazio gehiago

Informazio osagarria: ehiza eta arrantza baimenen bulegoan, Probintzia plaza 5, Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 18 18 77.

Zer behar dut?

    • B@K
    • B@KQ 
    • Ziurtagiri elektronikoa

Harremanetarako datuak: 

Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza Atala

Probintzia plaza, 5 – behea

01001 Vitoria-Gasteiz

e-maila: licenciascazaypesca@araba.eus 

Telefonoa: 945 18 18 77

Herritarren arretarako helbideak eta telefonoak