Hiriak eta klima-aldaketa
Hiriek klima-aldaketaren aurkako borrokan duten zeregina birpentsatzen
Unai Pascualek gidatuko du Marta Olazabal eta Imanol Zabaletaren arteko solasaldia
2022-3-28, astelehena – 17:00
Hiriek aukera handiak ematen dituzte herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta tokiko eta munduko ingurumen-arazoei aurre egiteko; hori posible izan dadin, ingurumen-irizpideak, irizpide klimatikoak eta sozialak txertatu behar ditugu hiri-plangintzan eta espazio publikoen diseinuan.
Ikus itzazu +55 Elkartegiak programako hitzaldi guztiak web orri honetan
Marta Olazabal
Marta Olazabal Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan ikertzailea da, eta Adaptation Research Group (BC3) taldekoa. Ingurumen-ingeniaritzako prestakuntza du eta Landako Ekonomian doktoretza du (Cambridgeko Unibertsitatea, 2015). Bere ikerketak hiri-iraunkortasunean eta klima-aldaketaren gobernantzan zentratzen dira, sistema transdiziplinarretan pentsatuz eta zientzia eta politika hurbilduz. Nazioarteko egonaldi zientifikoei ekin die Alemanian (IÖR, Dresden - 2005), Herbeheretan (IVAM, Amsterdam - 2006), Erresuma Batuan (Newcastleko Unibertsitatea - 2010, Southamptoneko Unibertsitatea - 2018), Kanadan (McGill Unibertsitatea - 2016) eta Portugalen (Universidade Nova, CENSE, 2019ko maiatza). 2011n, Urban Resilience Research Network (URNet) sortu zuen, gaur egun 300 kide baino gehiago biltzen dituena. Metodo kuantitatibo zein kualitatiboak aplikatuz, bere egungo interesak klimaren gobernantza urbanoa, egokitzapen klimatikoaren ikuskapena eta ebaluazioa, ezagutzaren koprodukzioa eta jendearen erresilientzia eta iraunkortasuna egiaztatzeko metodoak dira.
Imanol Zabaleta
Imanol Zabaleta Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendaria da. IGIk hiriaren jasangarritasuna zaintzen du, ingurumen-ildo estrategiko desberdinak landuz.
Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaile irakaslea da BC3 Basque Centre for Climate Change
EZIN DUZU GALDU... |
---|
Gure irakurketa klubak |
EKINTZA GEHIAGO KULTURA ETXEAN |
---|
JARRAI GAITZAZU SARE SOZIALETAN |
---|
|
HARREMANETARAKO |
---|
Floridako ibilbidea, 9 01005 Gasteiz (Araba) Tel: 945 18 19 44 E-maila: ccultura@araba.eus |