Exodoa eta gatazka politikoak. Ane Irazabalekin solasaldia
Exodoa eta gatazka politikoak
Ane Irazabalekin solasaldia
Astelehena, 2022-05-02 - 17:00
Ekialde Hurbileko gatazka ahaztuek eta Ukrainako azken gerrak errefuxiatuen dramaren ispiluaren aurrean jarri gaituzte. Milaka pertsona saiatzen dira aterpea bilatzen EBn, baina migrazio-mugimendu gehienak Afrikan eta Asian gertatzen dira. Nola egiten ari da Europa Ukrainako exodoari? Lehen eta bigarren mailako errefuxiatuak daude? Nola eragingo die klima-larrialdiak migrazio-fluxuei etorkizunean?. Ane Irazabalekin konektatuko dugu gai hauei buruz hitz egiteko.
Ane Irazabal kazetaria da eta gaur egun nazioarteko korrespontsala EITBn Berlinen; aurretik Erroman, Kairon eta Jerusalemen egin du bere ibilbidea.
EZIN DUZU GALDU... |
---|
Gure irakurketa klubak |
EKINTZA GEHIAGO KULTURA ETXEAN |
---|
JARRAI GAITZAZU SARE SOZIALETAN |
---|
|
HARREMANETARAKO |
---|
Floridako ibilbidea, 9 01005 Gasteiz (Araba) Tel: 945 18 19 44 E-maila: ccultura@araba.eus |