angle-left null Autorizaciones de transporte regular de viajeros de uso especial eu

Bidaiarien garraio erregular berezien baimenak

Arabako Lurralde Historikoko ikastetxeetara doazen bidaiarien garraio erregular berezien baimenen alta, baja eta aldaketa eskaerak:

  • Ikasleak, eskola umeak eta adin txikikoak garraiatzeko baimena.

  • 16 urtetik gorakoak garraiatzeko baimena.

Bidaiarien errepide bidezko garraio publikoan jarduten diren profesionalak eta enpresak.

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua.

  • 16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, lurreko garraioa antolatzen duena

  • 1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, onesten duena lurreko garraioak antolatzeko legearen erregelamendua.

  • 443/2001 Errege Dekretua, apirilaren 27koa, eskola umeak eta adingabekoak garraiatzeko segurtasun baldintzei buruzkoa.

  • 667/2015 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, zeinak aldatzen baitu azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onetsi zuen Zirkulazio Araudia Orokorra, segurtasun uhalei eta haurrak lotzeko homologatutako sistemei dagokienez.

  • 4/2004 Legea, martxoaren 18koa, errepideko bidaiari garraioarena.

  • 51/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, zeinak onesten baitu Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamendua.

  • 16/2007 Foru Araua, martxoaren 30ekoa, errepide bidezko bidaiarien garraio erregular berezirako baimenagatik ordaindu beharreko tasa eta haren urteroko eguneratzea ezartzekoa.  

Ebazpena epea: 3 hilabete

Ondorioak: baiestea.

Behin-behineko baimena: Eskaera aurkeztu eta 15 egunera Arabako Foru Aldundiak ez badu eskaera ezetsi edo ez badu berariaz baldintzarik edo mugarik ezarri, enpresak behin-behineko baimena eman zaiola ulertu, eta zerbitzua ematen hasi ahalko da.

Ebazpena aurkaratzeko modua: Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Ikasleak, eskola umeak eta adin txikikoak garraiatzeko baimena eskatzea.

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Ikasleak, eskola umeak eta adin txikikoak garraiatzeko baimena aldatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Ikasleak, eskola umeak eta adin txikikoak garraiatzeko baimenaren baja eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
16 urtetik gorakoak garraiatzeko baimena eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
16 urtetik gorakoak garraiatzeko baimenaren baja eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
16 urtetik gorakoak garraiatzeko baimena aldatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi