null PR Promocion de relaciones vecinales. Convocatoria 2020 EUS

Auzo harremanak sustatzea (Auzolan). 2020ko deialdia

Programa hau Arabako Foru Aldundiak lankidetzarako duen baliabide bat da, zeinaren bidez Arabako lurraldeko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkien lan txikiak eta zailtasun txikiko lanak egiteko tradiziozko auzolan sistemaren bidez.

Auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako Auzolan-Veredas programako laguntzez baliatu ahal izango dira arabar kontzejuak, baita 500 biztanle baino gutxiagoko gune bakarreko arabar udalak edo biztanle gehiagokoak ere bai auzoetan edo udalari zuzenean atxikitako biztanle guneetan jarduerak egiteko, Arabako Foru Izendegian hala jasota baldin badaude berariaz eta 500 biztanle baino gehiago ez badituzte.

Lurralde Orekako zuzendaritza

406/2019 Erabakia, ekainaren 25ekoa. Onespena ematea auzo harremanak sustatzeko ekimenen 2020ko programaren barruan Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak emateko lerroaren deialdiari. 

21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena. 

241/2020 Erabakia, ekainaren 9koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeentzako laguntzen ebazpenari, auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako 2020ko deialdiaren barruan.

Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak eskatzea. 2020ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi