angle-left null PR Gauzazko laguntza, Arabako landa bideen mantentze lanetarako

Gauzazko laguntza, Arabako landa bideen mantentze lanetarako

Laguntza honen xedea da Arabako Lurralde Historikoko bide sare zabala egoera onean mantentzea, hondatu ez dadin eta nekazaritza beharretarako erabili ezinik geratu ez dadin, eta gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, batez ere eskuarki bideak mantentzeko krediturik edukitzen ez duten bideen erakunde titularrentzat.

Arabako Foru Aldundiaren landa bideen erregistroko landa bideen titularrak diren Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeak eta udalak izango dira foru dekretu honetan xedatutako laguntzen onuradunak.

Nekazaritzaren Garapeneko Zerbitzua

Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2017 Foru dekretua, ekainaren 27koa, onartzen dituena Arabako landa bideak onik zaintzeko “Laguntzak gauzatan” eran ematen diren laguntzak arautzen dituzten oinarriak.

Foru Gobernu Kotseiluaren 12/2018 Foru Dekretua, martxoaren 19 koa. Onartzea Arabako Lurralde Historikoko landa bideak mantentzea xede duten gauzazko laguntzak arautzen dituzten oinarrien aldaketa, seinak ekainaren 27ko 32/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, bai eta 2018rako haren deialdia ere.

Foru Gobernu Kontseiluaren 251/2019 Erabakia, apirilaren 9koa. Onestea 2019ko laguntza lerroaren deialdia, “Arabako landa bideak onik zaintzeko “Laguntzak gauzatan” modalitatean ematen dena

  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete.d
  • Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: Isiltasun negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gauzazko laguntza, Arabako landa bideen mantentze lanetarako

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi