angle-left null Enpresa berriak sortzeko nekazari gazteentzako laguntzak

Enpresa berriak sortzeko nekazari gazteentzako laguntzak

Nekazaritzaren sektorean lehen aldiz instalatzen diren nekazari gazteen laneratzea erraztea, sektore horretan prestakuntza profesional egokia daukaten gazteak txertatuz; bidenabar, belaunaldien ordezkatzea erraztuko da eta sektorearen profesionalizazioan sakonduko da.

  • Nekazaritzaren sektorean lehen aldiz instalatuko diren nekazari gazteak.
  • 18 urte beteta eta 41 urte bete gabe dituzten pertsonak hartzen dira gazteentzat.

Nekazaritza Garapenerako Zerbitzua

Diputatuen Kontseiluaren 30/2016 Foru Dekretua, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Planaren 2015-2020 plangintzaldiaren baitan nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzen dituena, 1305/2013 Arautegian eta Eusko Jaurlaritzak berariaz onartuko duen esparru dekretuan ezarritako mugen barruan. Halaber, foru dekretuak laguntza lerro horren 2016rako deialdia onartzen du.

Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2017 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, aldatzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Planaren 2015-2020 plangintzaldiaren baitan nekazari gazteek enpresak sortzeko apirilaren 12ko 30/2016 Foru Dekretuak onartutako laguntzak arautzen dituen oinarriak. Halaber, foru dekretuak laguntza lerro horren 2017rako deialdia onartzen du.

Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2018 Foru Dekretua, martxoaren 13koa. Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020ko Planaren baitan nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen oinarri arautzaileak

  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Ayudas a la creación de empresas por jóvenes agricultores/as

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi