angle-left null PR Ayudas para fomentar el comercio de proximidad y artesanal de Alava eus

Arabako toki erakundeetan hurbileko merkataritza eta/edo artisau merkataritza sustatzeko laguntzak

Deialdi honen helburua da sustatzea edo hobetzea Arabako toki erakundeetan bertoko biztanleak beren oinarrizko beharrizanak asetzen dituzten dendak edo bertoko produktu edo artisau produktuak saltzeko dendak sortzea.

  • Irabazteko asmorik gabeko elkarteak, Araban dutenak egoitza, beren eginkizunen artean dutenak edo eduki asmo dutenak Arabako lurralde historikoan 1.000 biztanle baino gutxiago dituzten toki erakundeetan elikadurako eta/edo etxerako lehen mailako beharrizanetako produktuak eta/edo tokiko produktuak eta/edo artisautzakoak saltzen dituzten saltokiak kudeatzea.

  • Aurretik adierazitakoarekin lotura duen merkataritza edo artisautza proiektu bat garatu nahi duten edo garatzen ari diren autonomo edo pertsona fisikoak.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila

123/2019 Foru Agindua, martxoaren 11koa

Diputatuen Kontseiluaren martxoaren 15eko 26/2016 Foru Dekretua

Diputatuen Kontseiluaren martxoaren 28ko 19/2017 Foru Dekretua

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako toki erakundeetan hurbileko merkataritza eta/edo artisau merkataritza sustatzeko laguntzen eskabidea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi