null Ayudas formacion empleo EUS

Enplegurako prestakuntzako laguntza deialdia, prestakuntza erakundeetan

Oro har, lanean nahiz langabezian dauden langileen gaitasunak eta kualifikazioa hobetzen dituzten prestakuntza ekintzak (prestakuntza ikastaroak eta zabalkunde jardunaldiak) bultzatu eta sustatzea.

1.- Prestakuntza ikastaroetan:

  • Lanbide Heziketako ikastegiak

  • Fakultateak eta unibertsitate eskolak

  • Irabazteko xederik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, etab.), prestakuntza entitate bezala kreditaturik daudenak.

  • Arabako kuadrillak (Gasteizkoa izan ezik)

2.- Zabalkunde jardunaldietan, irabazteko xederik gabeko entitateak.

  • Irabazteko xedea duten entitateak ezin izan daitezke ezein laguntzaren onuradun.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritza

  • 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzena.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, onesten dituena Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumen esparruan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 808/2019 Erabakia, abenduaren 17koa,  enplegurako prestakuntzarako laguntzen 2020rako deialdia onesten duena.

6 hilabeteko epea, iragarki hau ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epea igarota esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Enplegurako prestakuntzarako 2020ko laguntza deialdiko eskabidea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Ikastaroaren hasieraren ziurtagiria eta, hala dagokionean, ikasleak langabezian daudela egiaztatzen duten agiriak bidaltzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Fakturen ordainketa agiriak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Justifikazio kontu erraztua (memoria, gastuen eta diru sarreren zerrenda) entregatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi