null Ayudas individuales a personas que tengan reconocida la situación de discapacidad EUS

Desgaitasun egoera aitortzen zaien pertsonentzako banakako laguntzak. 2020ko ekitaldia

Araudi honen bidez araututako laguntzen xedeak dira onuradunen bizi kalitatea hobetzea, ezintasunak pertsona horiei sortzen dizkien beharrak asetzea, eta beraien autonomia, garapen pertsonala eta gizarteratzea sustatzea. Horretarako hauetako bat emango zaie: prestazio ekonomikoa ezintasuna dela eta ekintzaren bat egiteko, laguntza produktu bat eskuratzeko edo zerbitzu bat jasotzeko egin behar dituzten gastuak konpentsatzeko (denak edo zati bat) edo laguntza produktu baten erabileraren lagapena.

  • Benetako egoitza Arabako Lurralde Historikoan edukitzea eta eskaeraren dataren aurretik urtebetez etengabe erroldatuta egon izana bertako udalerrietakoren batean.

  • Laguntzaren onura jasoko duenak gutxienez ehuneko 33ko ezintasuna eduki behar du (laguntzaren bidez arindu nahi den ezintasuna). Hau ez zaie aplikatuko 3 urtetik beherako adingabeei, baldin eta teknikarien ustez heltzeko garapenean hondar ezintasuna ekar lezakeen atzerapena badute.

  •  Zerbitzu berak jaso ezin izatea Arabako Foru Aldundiaren eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuen programetan (beraienak, itunduak zein diruz lagunduak).

  •  Eskatzaileak 65 urte baino gehiago badu, adin horretara iritsi baino lehenagotik eduki behar du onartuta b) letran ezarritako ezintasuna.

  • Besteak (ikusi deialdiaren 8. artikulua)

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio Kontseilua

Deialdiaren oinarriak

Diputatu Kontseiluaren 20/2014 Foru Dekretua, apirilaren 8koa, onartzen dituena Gizarte Zerbitzuen Sailak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde autonomoak (GOFE) ezintasun egoera aitortuta duten pertsonei emango dizkieten banakako dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Ebazpena eman beharko da eta eskaera egin duten pertsonari jakinarazi hiru hilabeteko gehienezko epean, eskaerak jasotzen direnetik. Aurreko paragrafoan aipatutako epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak berariaz ebazteko duen betebeharra gorabehera.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Desgaitasun egoera aitortzen zaien pertsonentzako banakako laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi