angle-left null PR ayuda reestructuracion y reconversion viñedo eu

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko kostuak partez ordaintzeko dirulaguntzak dira.

Hona zertarako ematen diren laguntzak:

1. Kostuak ordaintzen parte hartzea, mahastia era hauetako batean berregituratu eta birmoldatzen denean:

  • Mahastia birlandatzea.
  • Mahastiak kudeatzeko teknikak hobetzea (basoaren sistematik besorako sistemara edo beste gidamodu batzuetara aldatzea)
  • Barietatea aldatzea.

2. Planean parte hartzen duten produktoreei konpentsazioa ematea plana aplikatzeak eragindako diru-sarreren galeragatik.

Herritarrak

Mahastizaintza eta enologia zerbitzua 

  • Batzordearen 2016/1150 (EB) betearazpen erregelamendua, 2016ko apirilaren 15ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak, mahastizaintza eta ardogintza arloari laguntzeko programa nazionalei dagokienez.

  • 227/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa.

  • 597/2016 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, mahastizaintza eta ardogintza sektorerako 2014-2018 laguntza programako neurriak aplikatzeko.

  • Abenduaren 14ko 360/2016 Foru Agindua, onartzea duena berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen 2017 eta 2018ko kanpainen deialdia.

  • 115/2019 Foru Agindua, martxoaren 12koa. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzen deialdia onartzea. 2019 eta 2020 kanpainak.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntza-eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi