angle-left null PR ayuda al seguro del viñedo eu

Mahasti asegururako laguntzak

Laguntzaren helburua hau da:

  • Aseguruaren kostu garbiaren ehuneko 80 arte. Arabako Foru Aldundiak emandako laguntzak eta ENESAren laguntzak batuz ateratzen den emaitza ezin da izan aseguruaren kostu garbiaren ehuneko 80 baino handiagoa.
  • Laguntzen zenbatekoa, artikulu honetan ezarritako ehunekoak aplikatuz eta hala balegokio heineko banaketa aplikatu aurretik, 100,00 euro baino txikiagoa bada, ez da emango; eta, halaber, ez da emango laguntzatan 1.000, 00 euro baino gehiago, salbu eta onuraduna aseguru kolektiboaren poliza sinatu duen produktore elkarte bat bada, zeren eta, orduan, ez baita aplikatuko lehen aipatutako gutxieneko muga hori, eta 1.000,00 euroko gehienezko hori biderkatu egingo baita, banaka laguntza zenbateko horretara iristen diren bazkide bakoitzeko, betiere aseguru poliza kontrataturik badute.

 

Mahastizaintza eta enologia zerbitzua 

  • 35/2010 FORU DEKRETUA, uztailaren 6ko Diputatuen Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako aseguruak kontratatzeko laguntzak emateko oinarriak eta laguntza horien 2010eko ekitaldiko deialdia.

  • 32/2014 Foru Dekretua, ekainaren 17ko Diputatuen Kontseiluarena, nekazaritza aseguruak kontratatzeko laguntzak emateko oinarriak arautzen dituzten 35/2010 Foru Dekretua (uztailaren 6koa) eta 69/2011 Foru Dekretua (azaroaren 15ekoa) aldatu eta 2014ko laguntza lerro honen deialdia onartzen duena 2014rako.

  • 104/2015 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, onartzen dituena mahastien aseguruak kontratatzeko laguntzen 2015eko deialdia eta kreditu erreserba.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Mahasti asegururako laguntzak eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi