angle-left null TR Condiciones de participación en la XXX edición del certamen de poesía "Ernestina de Champourcin" EU

"Ernestina Champourcin" XXX. poesia lehiaketaren parte hartzeko oinarriak

Epeak

Itxita

Lanak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 3an bukatuko da, 23:59an (Espainiako penintsulako ordua). Data horren ostean, zigilu marka ikusita epe barruan postaz bidali zirela egiazta daitezkeen lanak baino ez dira onartuko.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin da aurkeztu.
  • Olerki liburuak, gutxienez, 500 eta, gehienez, 700 olerki izango ditu, inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Olerkariak askatasun osoa du ahapaldi kopurua, neurria eta errima aukeratzeko. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.
  • Lanak aurkeztea.

Lanak aurkezteko bi modalitate aurreikusten dira. Elektronikoki bidaliz gero, ez da zertan posta bidez bidali.

  • Posta bidez:
  1. Lanaren ale bat inprimatuta sinadura gabe.
  2. Haren kopia bat euskarri informatikoan (CDa edo pendrive-a), pdf formatuan.
  3. Gutun azal bat itxita parte hartzailearen datuekin, hirugarren oinarria betetzen duela jasotzen duen zinpeko aitorpena eta sinadura, oinarri hauen bukaeran ageri den I. eranskinaren ereduaren arabera.

Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko. Ordura arte Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean zainduko dira, eta epaimahaiak ezingo ditu eskuratu.

Ale inprimatuan eta euskarri informatikoko kopian eta gutun azalean identifikatzeko izenburu bera egon behar da jarrita ondo ikusteko moduan, bai eta egilearen izengoitia ere. Beharrezkoa da datu horiek bidalitako dokumentu guztietan idaztea.

Hiru elementu horiek hona bidali beharko dira gutun azal batean sartuta:

Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Probintzia plaza, 5 - 3. sol.

01001 Gasteiz

  • Posta elektroniko bidez:

Mezu elektroniko bat bidaliko da ialdecoa@araba.eus  helbidera, era honetan:

            I Mezuaren gaia: (Jarri hizkuntza)-(jarri titulua)-(jarri izengoitia)

                        Adibidez: Gaztelania-La casa azul-Luna

            II Bi fitxategi erantsi beharko dira:

            -Lana pdf formatuan, eta eranskin horri eskema honi jarraituz jarriko zaio izena: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.pdf

                        Adibidez: Etxe urdina-Ilargi.pdf

            -Oinarri hauen I. eranskina datu pertsonalekin pdf formatuan, eta eranskin horri eskema honi jarraituz jarriko zaio izena: I. ERANSKINA-LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.doc

                        Adibidez: I. eranskina-Etxe urdina-Ilargi.pdf

            Oinarri hauen bukaeran I. eranskinaren eredua ageri da.

            Saritutako lanei dagozkien datu pertsonalak baino ez dira irekiko.  Ordura arte Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean zainduko dira, eta epaimahaiak ezingo ditu eskuratu.

Bidalitakoarekin bat ez datorren edozein bidalketa, bidaltzeko modalitatea gorabehera, baliogabe geldituko da oinarri hauek ez badira betetzen.

Informazio gehiago

  • Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio.
  • Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak izendatutako epaimahai kalifikatzaileak hartuko du erabakia, eta dagokion gutun azala irekita ezagutaraziko du.
  • Epaimahaiaren erabakiaren aurka ezin izango da gora jo. Erabakia epaimahaikideen gehiengo soilaz hartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.
  • Sariak eman gabe geldi daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
  • Arabako Foru Aldundiak argitaratu egin ahal izango ditu saritutako lanak, epaimahaiak epaia eman eta hamabi hilabeteko epean; hala eginez gero, edizio kontratu bat sinatuko da. Lana argitaratzeak ez du eragingo inolako ordainketarik sariaz lortutagoaz gain. Baldin eta egileek argitalpena beren kabuz egin nahi badute, berariazko baimena eskatu beharko zaio Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari, eta betiere lana saritua izan dela aipatu beharko da.
  • Saritu ez diren lanak ez dira itzuliko, eta epaimahaiak epaia eman eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar eguneko epean suntsituko dira; baita jaso diren gainerako fitxategi guztiak ere.