angle-left null PR Convocatoria de ayudas a la inversión en equipamiento formativo 2019 EU

Prestakuntza ekipamenduetan inbertitzeko 2019ko laguntza deialdia

Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeen eta arautu gabeko prestakuntza ikastaroak eskaintzen dituzten beste prestakuntza erakunde batzuen ekipamenduaren, zentroen edo ikasgelen gaurkotzea ahalbidetzea.

Deialdi honen bidez diruz lagundu daitezkeen ekipamenduak Arabako lurralde historikoko zentro eta ikasgeletan erabiliko dira.

  • Lanbide Heziketako ikastetxeak.
  • Irabazteko xederik gabeko elkarteak, fundazioak edo beste erakunde batzuk, prestakuntzako entitate gisa egiaztatuta eta/edo inskribatuta daudenak Lanbideren erregistroan edo, hala balegokio, Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan.

Dena den, onuradun izateko, ezinbestekoa izango da Arabako Foru Aldundiak sustatutako prestakuntza laguntzen programen barruan diruz lagundutako arautu gabeko prestakuntza ikastaroak eman izana aurreko lau urteetan.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

 

Diruz lagundu ahalko dira aktibo inbentariagarriak erostea (makinak, tresnak, lanabesak eta bestelako prestakuntza gaiak), Araban arautu gabeko prestakuntza ikastaroak emateko eta horrekin prestakuntza horren kalitatea hobetzeko badira, eta Araban dauden zentro eta ikasgeletan irakaskuntzarako baliatzeko ez beste ezertarako badira.

ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik 2019ko apirilaren 8era arte (egun hori barne)

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Prestakuntza ekipamenduetan inbertitzeko 2019ko laguntza eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi