angle-left null PR Convocatoria de subvenciones para el desarrollo del deporte adaptado. Memoria-liquidación EU

Kirol egokitua egiteko 2019ko dirulaguntza deialdia. Likidazio-txostena

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak asmoa du 2019an diruz laguntzeko Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez egiten diren kirol egokituko jarduerak.Horretarako, nahitaezkoa da kirol egokituko jarduerek bete beharreko araudia zehaztea, sailak 2019ko urtarrilaren 1aren eta irailaren 30aren artean dirulaguntza egokiak bidera ditzan.

  • Kirol Egokituaren Arabako Federazioari atxikitako kirol klub eta elkarteak.
  • Egoitza Araban duten irabazteko xederik gabeko erakundeak, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistro egokian izena emana badute.
  • Salbuespenez, Trebiñuko Konderrian egoitza izanik beren autonomia erkidegoko elkarte erregistroan arauz erregistratutako erakundeek.

Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila.

54/2019 Foru Agindua, otsailaren 27koa, onestea irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez kirol egokitua egiteko 2019ko dirulaguntza deialdia

Diputatuen Kontseiluaren 55/2015 Foru Dekretua, urriaren 6koa, onartzen dituena Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren lehia bidezko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Kirol egokitua egiteko 2019ko dirulaguntza deialdia. Likidazio-txostena

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi