null Convocatoria de subvenciones para la realización de actividades deportivas de carácter recreativo realizadas en el Territorio Histórico de Álava así como en el Enclave de Treviño, durante el periodo comprendido entre el 1 de julio de 2019 y el 30 de junio de 2020 EUS

Dirulaguntzetarako deialdia, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartean gauzatzen diren jolasezko kirol jardueretarako

Laguntzea, aurrekontu baliabideen mugen barruan, jolasezkoak diren zenbait kirol jarduera gauzatzeko gastuetako batzuk finantzatzen, 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartean gauzatzen badira (biak barne) Arabako lurralde historikoan eta Trebiñuko enklabean, azaroak 12ko 50/2019 Foru Dekretuak xedatutakoaren barruan  (ALHAO, 134. zk., 2019ko azaroaren 20ekoa), zeinaren bidez onartu baitziren Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

Irabazteko xederik gabeko zernahi erakunde edo elkarte izango da erakunde onuradun, baldin eta sozietatearen helbidea Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean badu.

 

Ez dira onuradun izango Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuaren hirugarren oinarri arauak xedatutako baztertze egoeretan dauden entitateak (Foru dekretu horren bidez, onespena eman zitzaien Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzen oinarri orokor arautzaileei).

Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila. Kirol Zerbitzua

Azaroak 12ko 50/2019 Foru Dekretuak xedatutakoaren barruan  (ALHAO, 134. zk., 2019ko azaroaren 20ekoa), zeinaren bidez onartu baitziren Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

 

67/2020 Foru Agindua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez onartzen baita jolas kirola irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez garatzeko 2020rako dirulaguntzen deialdia.

Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Jolasezkoak diren zenbait kirol jarduera gauzatzeko gastuetako batzuk finantzatzeko laguntza eskatzea, 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartean

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi