null Convocatoria para la concesión de subvenciones dirigidas a asociaciones y entidades sin ánimo de lucro, en régimen de concurrencia competitiva, para el desarrollo de proyectos de Educación para la Transformación Social. Ejercicio 2020 EUS

Deialdia, irabazteko xederik gabeko elkarteei eta erakundeei norgehiagoka bidez dirulaguntzak emateko, gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuak garatzeko. 2020ko ekitaldia

Dirulaguntzak norgehiagoka bidez ematea du helburu deialdiak. Dirulaguntzek Arabako herritarren konpromiso solidarioa bultzatzen duten gizarte eraldaketarako hezkuntza jarduerak, genero ikuspegia jasotzen dutenak, laguntzea dute xede. Jarduera horiek honako hauek izan daitezke: batetik, sentsibilizazioko ekintza zehatzak egitea, eta, bestetik, gizartea informatzeko, prestatzeko eta kontzientziatzeko programak eta jarduerak gauzatzea, era horretan, gizarteak garapen bidean dauden herrien egoeraren berri izan dezan, herri horietako gizartean, herrialde aberatsekin erkatuta, dagoen desberdintasuna zerk eragin duen jakin ahal izan dezan, eta, orobat, bi mundu horietan eragina duten arazoen artean dauden harremanen berri izan dezan.

Jarduera horiek irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeek egingo dituzte, 2020an, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean.

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua. 

Diputatu Nagusiaren 547/2019 Foru Dekretua, abenduaren 30koa. Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia onartzea. Deialdi hori irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako da eta dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez ebatziko da. 2020ko ekitaldia.

Diputatu Nagusiaren 29/2020 Foru Dekretua, urtarrilaren 23koa. Akatsak zuzentzea abenduaren 30eko 547/2019 Foru Dekretuan, zeinaren bidez onetsi baitzen Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia onartzea. Deialdi hori irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako da eta dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez ebatziko da. 2020ko ekitaldia.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete

Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuak garatzeko dirulaguntza eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi