angle-left null 2019 ekitaldian tokiko edo eskualdeko euskarazko hedabideen jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia

2019 ekitaldian tokiko edo eskualdeko euskarazko hedabideen jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia

Honako deialdi honen xedea da euskaraz jarduten duten tokiko eta eskualdeko hedabideen jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak ematea, 2019ko ekitaldian.

  1. Deialdi honetako laguntzei heldu ahalko diete erakundearen egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko barrendegian duten pertsona juridikoek, aurreko atalean jasotako hedabideen titularra badira.

  2. Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2013 Foru Dekretuaren (2015eko urriaren 21eko 123 zenbakidun ALHAOn argitaratuta) 3. artikuluak jasotzen dituen inguruabarretako batean daudenak. Era berean, ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan legezko debekuren bat dutenak edo sexu diskriminazioaren zioz gaitasuna kendu diotenak.

Euskara Foru Zerbitzua. Euskara eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza.

425/2019 Foru Dekretua, urriaren 14koa. Deialdia onestea tokiko edo eskualdeko komunikabideek euskaraz jarduten dezaten 2019ko ekitaldiko laguntzak emateko.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea:  4 hilabete deialdia ALHAOn argitaratzen denetik.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
2019 ekitaldian tokiko edo eskualdeko euskarazko hedabideen jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi