null PR Servicio de transporte adaptado Ayudas dirigidas a personas con problemas de movilidad para la utilización del servicio de taxi como medio alternativo de transporte EUS

Mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako laguntza ekonomikoa, taxia hautazko garraiobide gisa erabil dezaten

Programa honen bidez, ohiko garraio kolektiboa erabili ezin duten eta mugitzeko zailtasun larriak dituzten pertsonen bizitza hobetu nahi da.
 
Garraioa baliatzeko laguntza aurreordainketako txartel izendun baten bidez egiten da, eta txartel horretan kargatzen da taxi zerbitzua ordezko garraiobide gisa erabili ahal izateko emandako zenbatekoa.
 
Urteko zenbatekoa, gehienez, 880 eurokoa izango da. Familia errentaren arabera emango da laguntza.

Desgaitasun larriak dituzten pertsonak, gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenak, bi bastoiren beharra dutenak edota hirugarren pertsona bat behar dutenak ibiltzeko. 

Betekizunak 

  • 12 urte edo gehiago izatea.
  • Gutxienez, eskaera egin aurreko urte osoa eramatea erroldatuta Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderreko udalerriren batean.
  • Ez egotea ezinduta, osasun egoerarengatik edo bestelakoengatik, ohiko etxebizitzaz bestelakoetara joateko.
  • Onuradunak honako hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:
  • Galera funtzionala edo anatomikoa edo izaerazko deformazioa izatea, % 33 edo gehiagoan, garraio kolektiboetara sartzea larri zailtzen diona, arauz ezarritako berariazko baremoaren arabera.
  • Desgaitasun psikikoak edo adimen gaixotasunak ezin dio eragotzi bere kabuz bizi ahal izatea. 
  • Baremo ekonomikoa ez gainditzea. 

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 55/2017 Foru Dekretua, azaroaren 28koa. Onartzea mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobide gisa taxi zerbitzua erabiltzeko laguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

  • Aldatzea mugitzeko arazoak dituzten pertsonei bideratutako eta taxia garraiobide alternatibo modura erabiltzeko laguntzen urteko deialdia - 2020ko ekitaldia. ALHAO 144. zenbakia, 2019/12/16koa. 

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: hiru hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: epe hori igarota esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesa dutenek ulertu beharko dute eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Garraio egokituaren zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi