"Begiradaren hizkuntza" erakusketa
"Begiradaren hizkuntza" erakusketa
Javi Garridok (Gasteiz, 1963) "Begiradaren hizkuntza" izenburua duen erakusketa honetan barrena ibiltzera gonbidatzen gaitu. Erakusketa hau giza adierazpenaren aniztasuna aztertzen duten 20 margolanek osatzen dute, eta gizabanako bakoitzaren esentzia atzematen dute aurpegiaren, keinuen eta begiraden bidez. Erakusketa Ajuria Egoitzako areto nagusian egongo da ikusgai 2024ko ekainaren 5etik abuztuaren 30era.