angle-left null Justificar alava innova 2018 eus

Álava Innova 2018 justifikazioa

Epeak

Itxita

2019/01/01 al 2019/03/29

Aurkeztu beharreko agiriak

Frogagiria egoitza elektronikoaren bitartez eransteko, egoitzan identifikatu eta "Nire espedienteak" atalera sartzea beharrezkoa da.  

Ordaintzeko eginbeharra aitortzeko, 2018ko abenduaren 14ko 14:00ak baino lehenago aurkeztu beharko dira ALAVA INNOVA 2018ko laguntza deialdiaren 12. oinarrian adierazten diren agiriak, zeinak ondoren laburbiltzen baitira:

  •  Justifikazio eredua. PDF EDITABLE
  •  kanpoko gastuen taula. ANEXO EXCEL 1
  •  Kanpoko eta barneko gastuen taula. ANEXO EXCEL2
  •  Azkeneko memoria.
  •  Fakturak.
  •  Hiru eskaintza, eta justifikazio txostena, hala badagokio.
  •  Beste laguntza batzuen eskaerak/ebazpenak, hala badagokio.

Barne gastuetarako:

  •  Barne gastuen taula.
  •  Lan kontratuaren kopia, NANa, Gizarte Segurantzako alta eta nomina.
  •  Erantzukizunpeko adierazpena.

Gainera, dirulaguntzaren ordainketa egiteko, 2018ko ekainaren 28ko 14:00ak baino lehenago, izandako gastuak ordaindu izanaren froga-agiriak aurkeztu beharko dira, ondoko era hauetako edozeinetan:

  • Jatorrizko banku agiria, ondoko datuak zehazten dituena: ordaintzailea, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren hartzailea, eta izenpetuta edo bankuaren zigilua jarrita.
  • Dirulaguntza jaso duen jarduera zehaztu eta hura izanik dagokion zenbatekoa ordaindu dela dakarten erosketa edo zerbitzu ordainagiriak edo tiketak; hura ezean, dirutan ordaindu bada, jatorrizko ziurtagiria emango da, sinatuta eta/edo fakturaren egilearen zigilua daramana
  • Diruz lagundu eta ordaindutako berrikuntza jarduerei lotutako kontratazio berriei lotutako barneko gastuaren kasuan, nominak eta Gizarte Segurantzarako kotizazioak ordaindu izana eta ordutegi kostua frogatu beharko dira, hauek erabiliz:
  • Kasuan kasuko pertsonak eta proiektuko arduradunak sinatutako ordutegi parteak, egotzitako orduak egiaztatzen dituztenak.
  • Enpresak ezarritako hitzarmenarekin edo hitzarmen kolektiboarekin bat etorriz, urteko lanaldia.
  • Nominen eta bankuko kontu laburpenen edo transferentzia telematikoak egiteko aginduen kopia, bankuaren zigilua jarrita.
  • Gizarte Segurantzaren aplikazioaren bitartez sortutako TC1 agiria, jatorrizkoa zein kopia (baita konpultsatu gabe ere), eta ordaindu dela frogatzen duen banku laburpena.
  • Gizarte Segurantzaren aplikazioaren bidez sortutako TC2 agiria edo haren kopia, konpultsatu gabe bada ere.

 

Dokumentuak elektronikoki aurkezten badira, honako aitorpen hau erantsi behar da:  Aitorpena

Gogoan izan: eskaera Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean paperez aurkezten duten erakunde onuradunek helbide elektroniko honetara ere bidali beharko dute: alavainnova@araba.eus  Bidalketa hori paper formatuan egindako eskaera ofizialaren osagarria izango da eta, horrenbestez, aurkezpen ondorioetarako ez du inolako baliorik izango.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita:

diputaciondigital@araba.eus 

902 100 513 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52182 eta 52040), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

Para tramitar electronicamente este tramite necesita:

  • Certificado electrónico

Frogagiriak honela aurkez daitezke:

Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra (Probintzia plaza 5, 01001 Vitoria-Gasteiz), edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuak.


Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Salia

Garapen Ekonomikoko Zerbitzua

Probintzia plaza, 5, 1. zk.

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 181818