angle-left null Tr kudeabide justificacion eu

Kudeabide programa justifikatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2019/03/06 - 2019/11/01

2019ko azaroaren 1era arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Frogagiria egoitza elektronikoaren bitartez eransteko, egoitzan identifikatu eta "Nire espedienteak" atalera sartzea beharrezkoa da.

Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaindu eta lehenbiziko ordainketa frogatutzat jotzeko, onuradunak,  2019ko azaroaren 1ean, hura barne, amaituko den epean, Ekonomiaren Garapen Zerbitzuan dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

  • Egindako jarduera guztien amaierako memoria.

  • Diruz lagundutako proiektuko gastuen eta diru sarreren taula edota finantzaketa taula. EXCEL ERANSKINA

  • Fakturak (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak) eta haien ordainagiriak.

Fakturen ordainagiri gisa, formatu hauetako edozein onartuko da:

  • Jatorrizko banku ziurtagiria, izenpetuta edota bankuaren zigilua jarrita, ondoko datuak zehazten dituena: ordaintzailea, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren hartzailea.

  • Transferentzia telematikoen aginduak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigilua jarrita.

  • Posta arruntez jasotako banku laburpenak, jatorrizkoak.

  • Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigilua jarrita.

  • Libretetako edo kontu korronteetako mugimenduen kopia konpultsatua.

Dokumentuak elektronikoki aurkezten badira, honako aitorpen hau erantsi behar da: Aitorpena.

Gogoan izan: eskaera Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean paperez aurkezten duten erakunde onuradunek helbide elektroniko honetara ere bidali beharko dute: kudeabide@araba.eus . Bidalketa hori paper formatuan egindako eskaera ofizialaren osagarria izango da eta, horrenbestez, aurkezpen ondorioetarako ez du inolako baliorik izango.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus

902 100 513 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52323), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiti elektronikoa

Frogagiria egoitza elektronikoaren bitartez eransteko, egoitzan identifikatu eta "Nire espedienteak" atalera sartzea beharrezkoa da.

Soilik egotza elektronikoaren bitartez

Izapidetu