angle-left null 620-TV eredua. Ibilgailu erabilien eskualdaketa – Autolikidazioa.

620-TV eredua. Ibilgailu erabilien eskualdaketa – Autolikidazioa

Epeak

Irekita

Zerga egitatea egin (salerosketa kontratuaren data) eta 30 egun baliodun.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • 620-TV ereduaren inprimakia (erosleak eta saltzaileak sinatuta salerosketa kontratua aurkeztu ezean).
  • Bien NANaren fotokopia.
  • Zirkulazioko baimena.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoko txartela.

Informazio gehiago

Ondare eskualdaketen gaineko zergaren autolikidazioa ibilgailu erabilien kostu bidezko eskualdaketan.

Arabako Foru Aldundiari dagokio zerga ordainaraztea erosleak bere ohiko bizilekua Arabako lurraldean badauka, pertsona fisikoa bada, edo bere zerga egoitza pertsona juridikoa bada.

Bere ibilgailuaren transferentzia Trafiko Buruzagitzan izapidetu ahal izateko lehenago ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa formalizatu beharko du Arabako Foru Aldundiko Ogasun Saileko Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuan.

Hemen egin dezakezu zure izapidea