angle-left null PR Obras Menores eus

Obra txikiak. 2019ko deialdia

Programa hau Arabako Foru Aldundia Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeekin finantza lankidetzan aritzeko tresna aparta da. Inbertsio txikiak finantzatzeko laguntzak ematen dira, Arabako Foru Aldundiko Toki Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen inbertsio planen laguntzarik jaso ez badute.

Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek, kontzejuek eta udalek (Gasteizkoa izan ezik) jaso ditzakete obra txikiak gauzatzeko programako laguntzak.

Ekonomia Garapenerako eta Lurralde Orekako Saila.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkezteko azken eguna: 2018ko abenduaren 16a.

Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko  21/2013 Foru Arauaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Obra txikiak egiteko dirulaguntzak justifikatzea. 2019ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi