angle-left null PR Plan Foral de Obras y Servicios. Convocatoria 2018-2019

Obra eta Zerbitzuen Foru Plana. 2018-2019 deialdia

Obra eta Zerbitzuen Foru Plana Arabako Foru Aldundiaren lankidetza tresna da; haren bidez, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkie haien eskumeneko obrak egikaritzeko eta zerbitzuak emateko.

Kontzejuak eta udalak (Gasteizkoa izan ezik). Kuadrillek dirulaguntza eska dezakete beren egoitzak eraikitzeko eta Obra eta Zerbitzuen Foru Planean zehazten diren obrak egiteko.

Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila

9/2017 Foru Araua, apirilaren 12koa, Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzen duena.

Foru Gobernu Kontseiluaren 26/2017 Foru Dekretua, maitzaren 2koa, oinarri arauak onartzen dituena laguntzak emateko, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren bitartez, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei, eta 2018-2019 aldirako deialdia. 

Foru Gobernu Kontseiluaren 260/2018 Erabakia, maiatzaren 29koa. Obra eta Zerbitzuen Foru Planeko 2018-2019 programarako laguntzak onestea.

Foru Gobernu Kontseiluaren 624/2018 Erabakia, azaroaren 19koa. Onespena ematea Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren kontura 2018-2019 deialdiko laguntzak ematea eta ukatzea onesten duen maiatzaren 29ko 260/2018 Erabakiari hainbat toki erakundek jarritako erreklamazioak ebazteari. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Obra eta Zerbitzuen Foru Plana 2018-2019 justifikazioa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi