angle-left null PR Plan Foral de Obras y Servicios. Convocatoria 2020-2021 EU

Obra eta Zerbitzuen Foru Plana. 2020-2021 deialdia

Obra eta Zerbitzuen Foru Plana Arabako Foru Aldundiaren lankidetza tresna da; haren bidez, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkie haien eskumeneko obrak egikaritzeko eta zerbitzuak emateko.

Kontzejuak eta udalak (Gasteizkoa izan ezik). Kuadrillek dirulaguntza eska dezakete beren egoitzak eraikitzeko eta Obra eta Zerbitzuen Foru Planean zehazten diren obrak egiteko.

Lurralde Orekaren Saila

9/2017 Foru Araua, apirilaren 12koa, Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzen duena. 

22/2019 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren bitartez Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak ematea eta 2020-2021 deialdia onesten dituena.

Obra eta zerbitzuak barne hartzen badira, toki erakundeei horri buruzko ebazpena jakinaraziko die Obra eta Zerbitzuen Foru Planarekin lotutako gaietan eskumena daukan sailak, eta adieraziko du egikaritzeko zer epe duten eta zer baldintza bete behar duten.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren 2020-2021 deialdiko laguntza eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi