null PR Centro de acogida residencial de media estancia EUS

Etxean tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzako egoitza zentroak eta emakumeentzako bestelako egoitza zerbitzuak. Tarteko egonaldietarako egoitza harrera zentroa

Tarteko egonaldietarako egoitza da. Urteko 365 egunetan zehar irekita egoten da, eta helburua emakumeei eta beren adingabeko seme-alabei (guraso ahala dutenei edo zaintza eta babesean daudenei) babesa eta ostatua ematea da, etxean tratu txarrak jaso dituztelako eta horien osotasun fisikoa edo emozionala arriskuan dagoelako, eta esku-hartze espezializatu osoa behar dutelako.

Tarteko mailako laguntza eskaintzen dute hezkuntzaren eta laguntzaren alorrean, adostutako Arreta Pertsonalizatuko Planarekin bat eginez.

  • Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak , babesik ez dutenak eta Arabako lurralde historikoan bizi direnak (edo salbuespenez, beste leku batetik bideratu direnak) eta aldi baterako etxea behar dutenak segurtasun baldintzetan bizi ahal izateko.

  • Bizikidetza unitatea mantentzeko, zerbitzu hau eta laguntza guztiak jaso ahal izango dituzte baita ere emakumeen kargura dauden eta ohiko moduan beraiekin bizi diren gainerako pertsonek, besteak beste seme-alabek (adingabekoak izan edo ez izan), eta beren kargura dauden helduek, betiere bizikidetza unitate bera osatzen baldin badute.

Baldintzak: 

  • Beste etxebizitzarik ez izatea segurtasun baldintzetan bizi ahal izateko, edo beste etxebizitza bat berehala ez izatea.

  • Gizarte zerbitzuetako irismenetik eta aukeretatik kanpo ez behar izatea arreta sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra.

  • Laguntza handia, osoa eta espezializatua behar izatea epe ertainean.

  • Jokaera arazorik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo bizikidetza larriki galarazi dezaketen jokaerarik ez izatea edo emakumearentzako berarentzako, beste erabiltzaile batzuentzako edo profesionalentzako arriskutsuak izan daitezkeen jarrerarik ez izatea.

  • Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.

     

  • 148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena. EHAA, 187. zk., 2007ko irailaren 27koa.
  • 148/2007 Dekretuaren AKATSEN ZUZENKETA, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.
  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.

  • 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa.

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.

     

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Tarteko egonaldietarako egoitza harrera zentroa eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi