null PR Centro de día para personas mayores en situación de dependencia EUS

Mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroa

Autonomia beharrei arreta emateko eguneko zentroa

 

Muga fisiko eta/edo psikikoak direla-eta, pertsonen ohiko ingurunean beren beharrak egokitasunez ase ezin dituzten eta mendekotasuna duten adineko pertsonei banako arreta osoa aldi baterako edo betiko eta egunez eskaintzen dien zerbitzua da.  Zentro horien helburua arreta jasotzen dutenen autonomia pertsonalaren maila hobetzea edo hari eustea da, bai eta ohiko zaintzaileei laguntza ematea ere, pertsonak ahalik eta denbora gehien eman dezan bere inguruan.

  • Arreta medikoa eta erizaintzakoa, errehabilitazioa eta jarduera terapeutikoak eskaini ahal izango dira.

  • Garraio zerbitzu egokitua ere eskaintzen dute.

  • Bi zentroetan asteburuetako atseden zerbitzua ere ematen da.

65 urte baino gehiagoko pertsonak, menpekotasuna 39 puntu baino gehiagokoa dutenak, eta honako baldintzak betetzen dituztenak:

  • Arabako Lurralde Historikoko udalerrietako batean erroldatuta egotea.
  • Baliabide hori banako arreta planean onartzea.
  • Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.

  • Egunerokotasuneko jarduerak egiteko tarteko edo goi mailako laguntza behar izatea.

  • Gizarte zerbitzuetatik kanpo ez behar izatea arreta sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra.

     

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • 202/2000 Dekretua, urriaren 17koa, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroei buruzkoa. EHAA, 214. zk., 2000ko azaroaren 8koa.
  • 185/2015 Dekretua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa. EHAA, 2016. zk, 2015eko urriaren 29koa.
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • Diputatuen Kontseiluaren 8/2017 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, lurralde historiko honetako gizarte zerbitzuen foru sareko adinekoen zentroetako oinarrizko estatutua onartzen duena, eta otsailaren 20ko 19/2001 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa indargabetzen duena. ALHAO, 31. zk., 2017-03-15.

  • 40/2019 Foru Dekretua, Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2koa. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 99. zk. - 2019/08/28.  
  • 2019-2764 iragarpenaren akats-zuzenketa, 40/2019 Foru Dekretuarena, abuztuaren 2ko Gobernu Kontseiluarena. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 109. zk. - 2019/09/20. 

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Egoitzan plaza bat izateko eskubidea gehienez ere 6 hilabeteko epean aintzatetsiko da, menpekotasuna aintzatesteko eskaria egin zenetik aurrera zenbatzen hasita.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroa eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi