null PR Centro ocupacional EUS

Zentro okupazionala

Zerbitzu edo zentro okupazionalean honakoak lortzeko laguntza, erraztasuna eta sustapena eskainiko dira:

a) Autonomia pertsonala eta gizarteratzea eta laneratzea lortzeko beharrezkoak diren egokitzapen trebetasunak, okupazionalak eta sozialak eskuratzea eta hobetzea; hori guztia erabiltzaileen gizarte bizitzako parte-hartzea handiagoa eta eraginkorragoa izan dadin;

b) Garapen pertsonala estimulazio eta/edo errehabilitazio jardueren bitartez, okupazionalak edo lanaren aurrekoak, hezkuntzakoak eta komunitate prestakuntzakoak eta bitarteko irekian;

c) Autonomia maila mantentzea, narriadura prebenitzea, eta hala badagokio, gaitasunak eta trebetasunak berreskuratzea (kognitiboak, funtzionalak, sozialak, eta abar).

Desgaitasun intelektuala eta/edo buruko gaixotasuna duten pertsonak, Arabako udalerriren batean erroldatuta daudenak. 

Desgaitasun intelektuala duten pertsonak, menpekotasun egoera aintzatetsia dutenak eta ez dutenak, eta oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak dituztenak jarduera okupazionaletan eta zerbitzuaren edo zentro okupazionalaren gainerako jardueretan parte hartzeko

Bete beharreko baldintzak:

  1. Desgaitasun intelektualaren ondorioz sortutako % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea.
  2. 18 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute, salbuetsiz hezkuntza sisteman 21 urtera arte ezin egon izatea (Hezkuntza Sailak egiaztatu behar du).
  3. Enplegua zuzenean lortzeko modurik ez edukitzea (ez enplegu babesturik ez arruntik), baina gauza izatea jarduera okupazional bati onura ateratzeko, enplegua lortu aurreko fase gisa edo enplegua helburutzat ez daukan eguneko arretako programa baten barruan. 

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Kudeaketa Zuzendaritza, mendekotasuna duten pertsoanren arlo teknikoko zuzendaritzaordeak hala proposatuta. 

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko biltzarra

  • Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa berresteko tresna. New Yorken egina, 2006ko abenduaren 13an. EAO, 2008ko apirilaren 20koa
  • Abuztuaren 1eko 26 Legea, araudia Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenari egokitzeko sortutakoa. EAO 184. zk., 2011ko abuztuaren 2koa, eta ondorengo zuzenketak. EAO, 201110-08.

Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea

  • 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, ezintasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. EAO, 289. zk., 201312-03.

Desgaitasun mailaren balorazioa

Mendekotasuna

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO 299. zk., 2006-12-15.
  • 504/2007 ERREGE DEKRETUA Menpekotasun egoera baloratzeko baremoa.
    Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO 98. zk., 2014-09-01 eta horren ondorengo zuzenketak eta aldaketak (ALHAO 101, 2014; ALHAO 091, 2016; ALHAO 115, 2014; ALHAO 133 2014; ALHAO 090, 2015).
  • Abenduaren 29ko 1082/2017 Errege Dekretua, Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistemaren onuradunen bermatutako gutxieneko maila zehazten duena. EAO, 317. zk., 2017-12-30.

Gizarte Zerbitzuak

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

  • 257/1986 Dekretua, azaroaren 18koa, EHAA 237. zk., abenduaren 1ekoa, Minusbaliotasuna dutenentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa eta horren ondorengo aldaketak.

  • 40/2019 Foru Dekretua, Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2koa. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 99. zk. - 2019/08/28.  

  • 2019-2764 iragarpenaren akats-zuzenketa, 40/2019 Foru Dekretuarena, abuztuaren 2ko Gobernu Kontseiluarena. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 109. zk. - 2019/09/20. 

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 2 hilabeteko gehienezko epea, eskaera ematen den egunetik aurrera. 

Administrazio isiltasunaren ondorioak: Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada berariazko ebazpenik eman gabe, zerbitzu emakida bertan behera utzi dela ulertuko da. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Zentro okupazionala eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi