null PR Convocatoria de subvenciones para el desarrollo del deporte adaptado

Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez kirol egokitua egiteko dirulaguntza

Deialdiaren xedea da lehiaketa bidez dirulaguntzak ematea, hain zuzen ere, 2020ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean kirol egokituko jarduerak eta programak antolatzeak eta gauzatzeak eragingo dituen gastuak finantzatzen laguntzeko.

Erakunde hauek izan daitezke onuradunak:

Egoitza Araban duten irabazteko xederik gabeko erakundeak, baldin eta dagokien Arabako federazioan edo Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistro egokian izena emana badute. Salbuespenez, Trebiñuko Enklabean egoitza izanik beren autonomia erkidegoko elkarte erregistroan arauz erregistratutako erakundeek.

Ez dira onuradun izango, ez Diputatuen Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuak, Kultura eta Kirol Sailak emandako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu zituenak, hirugarren oinarrian jasotako baztertze egoeretan dauden erakundeak.

Espresuki deialdi honetatik kanpo gelditzen dira:

- Arabako Foru Aldundiaren 2020rako Kultura eta Kirol Sailaren aurrekontuan partida izenduna duten erakundeak, diru-laguntzaren xedearekin bat badatoz.

Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila. Kirol Zerbitzua

109/2020 Foru Agindua, ekainaren 15ekoa. Onestea irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez kirol egokitua egiteko 2020rako dirulaguntza deialdia.

Azaroak 12ko 50/2019 Foru Dekretuak xedatutakoaren barruan (ALHAO, 134. zk., 2019ko azaroaren 20ekoa), zeinaren bidez onartu baitziren Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Memoria-Likidazioa (II. eranskina)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Kirol egokitua egiteko 2020ko dirulaguntza eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi