null PR Prestación Económica de Asistencia Personal (PEAP) EUS

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)

Diru-laguntza hori mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia errazteko laguntzaile pertsonalak kontratatzeko gastuak ordaintzen laguntzeko da. Laguntzaile horiek kontratatzen dituzte hezkuntza eta lanerako sarbidea izateko, komunitatean parte hartzeko eta gizarteratzeko eta eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak hobeto egiteko.

Menpekotasuna duten pertsonak, hiru urte edo gehiagokoak: I., II. eta III. mailak:

  • Arretarako Banakako programa dutenak laguntza ekonomikoaren egokitasuna zehazteko.

  • Erroldatzea eta egoitza eraginkorra Arabako lurralde historikoan dutenak eskaria aurkeztu den egunean.

  • Behar dituen zerbitzuak zehazteko, kontrola gauzatzeko eta laguntzaileari horiek nola egin jakinarazteko gaitasuna izatea (gaitasunik ez badu, legezko ordezkariak gauzatu beharko ditu horiek).

  • Hezkuntzan eta/edo lanean jardutea eta jarduera horietarako laguntza behar izatea, eta/edo laguntza behar izatea eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.

  •  Laguntza ekonomikoa laguntzaile bat kontratatzeko erabiltzea, edo hala badagokio, laguntzaile bat baino gehiago kontratatzeko.

  •  GOFEri baimena ematea etxebizitzara joateko prestazioaren egokitasuna zehaztu zuten baldintzak mantentzen direla egiaztatzeko.

Laguntzaileek honakoak bete beharko dituzte:

  • 18 urte baino gehiago izatea eta Espainian legez bizitzea.

  • Diru-laguntza jasotzailearen familiako kidea ez izatea eta gaitasuna izatea laguntza pertsonaleko zerbitzuak zuzentasunez emateko.

  • Prestakuntza egokia izatea edo menpekotasuna dutenei laguntzeko Profesionaltasun Ziurtagiria izatea edo laguntzaile gisa jarduteko gaikuntza berezia edo behin-behinekoa izatea.

  • Gizarte Segurantzako afiliazioa, alta eta kotizazioa egiaztatzea.

  • Zerbitzua emateko kontratua izatea enpresa batekin edo diru-laguntzaren jasotzailearekin edo bere ordezkoarekin zuzenean.

     

GOFEren kudeaketako zuzendaritza 

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO, 299. zk., 2006-12-15. 
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.
  • Diputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Arabako autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sistemaren prestazio ekonomikoak arautzen dituena: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.
  • Diputatuen Kontseiluaren 4/2016 Foru Dekretua, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.
  • 40/2019 Foru Dekretua, Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2koa. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 99. zk. - 2019/08/28.  
  • 2019-2764 iragarpenaren akats-zuzenketa, 40/2019 Foru Dekretuarena, abuztuaren 2ko Gobernu Kontseiluarena. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 109. zk. - 2019/09/20.  
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2018 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera gehienezko zenbatekoak eguneratzea onestea, Arabako Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemari dagokionez (AMAS).  Mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. ALHAO, 18. zenbakia, 2018-02-12.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea

  • 3 hilabete eta erdi, menpekotasuna aintzatesten duen ebazpena ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
  • 6 hilabete, menpekotasun egoera aintzatesteko eskaria egin zenetik aurrera kontatzen hasita.

Prozedurak aldizka egin badira, 2 hilabete, dokumentazio osagarria aurkeztu zenetik aurrera zenbatzen hasita.

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezestea. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa eskatzea (LPPE)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi