null PR Prestación Económica para Cuidados en el Entorno Familiar (PECEF) EUS

Familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa (FGZPE)

Laguntza ekonomiko honen helburua menpekotasuna aintzatetsita duen pertsona bati familia inguruan laguntzaile batek ematen dion arretatik sortutako gastuak ordaintzeko ekarpenak egitea da.

Menpekotasun maila hauek dituzten pertsonak: I., II. eta III. mailak, eta

  • Arretarako Banakako programa dutenak, laguntzaren egokitasuna zehazteko.

  • Erroldatzea eta egoitza eraginkorra Arabako lurralde historikoan dutenak eskaria aurkeztu den egunean.

  • Zaintzak eskatzailearen ohiko etxebizitzan emango dira.

  • Ohiko moduan zaintza lanak gauzatzen dituen zaintzailea izendatuta dago.

  • Beharrezko zaintzak egiteko bizigarritasun eta bizikidetza baldintzak betetzen dira.

Zaintzaileak honako baldintzak bete beharko ditu:

  • 18 urte edo gehiago izatea.

  • Espainiako estatuan legez bizitzea.

  • Menpekotasuna duen pertsonari arreta emateko konpromisoa sinatzea.

  • Ahaidetasun harremana: bikote ezkondua edo harreman parekidea -zuzentasunez egiaztatuta- eta odolkidetasun, afinitate edo adopzio ahaidetasuna, hirugarren mailara artekoa, eta menpekotasuna duen familiako kidea etxean bizitzea.

  • Zaintzailea prestazioaren onuradunaren bizileku berean erroldaturik egotea eta bertan egiaz bizitzea dokumentazio osagarria aurkeztu baino gutxienez urtebete lehenagotik.

  • Zaintza eta laguntza zereginak bere kabuz egiteko gaitasun fisiko eta psikiko nahikoa izatea.

  • Beharrezko denbora izatea menpekotasuna duen pertsona zaintzeko (ezingo du menpekotasuna duten hiru pertsona baino gehiagorekin lan egin, salbuetsiz desgaitasuna duten pertsona guztiak adingabeak izatea eta zaintzailea horien ama edo aita izatea).

  • Gizarte Ongizate Foru Erakundeak eskatutako informazioa eta dokumentazioa ematea.

  • Proposatutako prestakuntza saioetan parte hartzeko prest egotea eta gizarte zerbitzuaren jarraibideak, irizpideak eta aholkuak jarraitzea.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO, 299. zk., 2006-12-15. 
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.
  • Diputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Arabako autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sistemaren prestazio ekonomikoak arautzen dituena: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.
  • 40/2019 Foru Dekretua, Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2koa. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 99. zk. - 2019/08/28.  
  • 2019-2764 iragarpenaren akats-zuzenketa, 40/2019 Foru Dekretuarena, abuztuaren 2ko Gobernu Kontseiluarena. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 109. zk. - 2019-09-20.  
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2018 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera gehienezko zenbatekoak eguneratzea onestea, Arabako Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemari dagokionez (AMAS).  Mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. ALHAO, 18. zk., 2018-02-12.

Isiltasun administratiboaren ondorioak: Ezestea. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa eskatzea (FGZPE)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi