null PR Programa de seguimiento para la vida autónoma post acogimiento residencial y familiar EUS

Egoitza eta familia harrera izan ondoren bizitza autonomoaren jarraipena egiteko programa

Programa honen bidez beren kabuz bizitzeko gaitzen laguntzen zaie Adingabeen Kontseiluaren zaintzapean edo tutoretzapean (etxe batean zein babes zentroetan) egon diren gazteei eta horren ondoren bizitza autonomoa egiten ari direnei.

Helburua gazte horiek beren kontura bizitzeko gaitasuna eskuratzea da.

Adinez nagusiak diren gazteak edo laster adinez nagusiak izango direnak, egoitza eta/edo familia harreran denbora batean egon direnak.

Baldintzak

  • 18 urte izatea edo betetzear egotea.
  • Interesa duen pertsonak berak programan parte hartzeko eskaria egitea.
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bat hasi izana.

  • BOLK kontseiluak aldeko balorazioa egitea Adingabe eta Familia Arloko koordinatzaileak egindako proposamenaren inguruan, aurretiaz jatorrizko baliabideko profesionalek balorazioa eta proposamena egin ondoren.

  • Tutoretza jarraipenaren baldintzak onartzea.

  • Aurreko egoitzetan norbere burua zaintzeko, gizartean egoteko eta oinarrizko autokudeaketako trebetasunak eskuratu izana, programaren aprobetxamendua bermatuko dutenak hain zuzen ere.

     

Prestazio ekonomikoaren kasuan, GOFEren kudeaketako zuzendaritza

Prestazioen dekretua, martxan. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Egoitza eta familia harrera izan ondoren bizitza autonomoaren jarraipena egiteko programa eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi