PR Registro de explotaciones agrarias eus
Nekazaritza ustiategien erregistroa
Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza, abeltzaintza eta mendi ustiategien izen-ematea egitea da prozeduraren helburua. Izen-emate hori derrigorrezkoa da eta foru, estatu edo Europako edozein Nekazaritza Administraziorekin harremanen bat izateko bete beharreko baldintza da.
Ustiategian gerta daitezkeen aldaketa nabarmenen izen-ematea: nekazaritza jardueran baja ematea, ustiategiaren titulartasunean aldaketak izatea, aldaketak izatea titularitate motan, kokapenean eta ustiategiaren mugaketan.
Abeltzain batek Nekazaritza Ustiategien Erregistroko alta edo titulartasun aldaketa eskatzen duenean, ondoko hau da kontuan hartu beharreko gutxieneko abelburu kopurua jarraian azaltzen diren abere espezieetako bakoitzarentzat, balio erantsiaren gaineko zergako altaren adierazpena eskatzeko:
- Behi abelburuak: 5 behi
- Zaldi abelburuak: 5 zaldi
- Zerri abelburuak: 5 zerri
- Ardi edo ahuntz abelburuak: 30 ardi edo ahuntz
- Untxiak: 5 untxi edo erbi
- Hegaztiak: 20 hegazti
- Erlauntzak: 15 erlauntz
Nekazaritza ustiategien titularrak.
Nekazaritza jarduera aurrera eramaten duen pertsona fisikoa edo juridikoa izango da ustiategiaren titularra. Pertsona fisiko edo juridiko horrek ondasunak antolatuko ditu, ustiategiko eskubide integratuak enpresa irizpideekin jorratuko ditu, eta arrisku ekonomikoez gain, ardura zibil, fiskal eta soziala ere bere gain hartuko du.
Erregistroko eragin esklusiboetarako zera bereiziko da:
- Norbanako titularra. Nekazaritza jarduera bakarrik eramaten denean aurrera eta ez dagoenean kotitulartasunik.
- Titulartasun partekatua. Pertsona batek baino gehiagok partekatzen dutenean ustiategiaren kudeaketa eta arrisku ekonomikoa. Eskubidea izango dute ustiategiko produkzio bitarteko guztia edo zati bat erabiltzeko. Kudeaketa noren esku dagoen kontuan izan gabe, pertsona guztiak ustiategiaren kotitular izango dira.
- Sozietate-titulartasuna. Bazkide edo elkarte kide bat baino gehiago bere baitan hartzen dituen pertsona juridikoa. Sozietatea arautzen duten estatutuen edo arauen araberakoa izango da titulartasuna.
Nekazaritzako Idazkaritza Teknikoa
203/2011 DEKRETUA, irailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrari buruzkoa.
AGINDUA, 2016ko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, zeinaren bitartez finkatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan-Unitateak (NELU) zehazteko modulu objektiboak eta ustiategien gastu finkoen koefizienteak
19/1995 Legea,, uztailaren 4koa, nekazaritzako ustiategiak modernizatzeari buruzkoa.
- Ebazpenerako eta jakinarazpenerako gehienezko epea: eskaera erregistratzen denetik hilabete.
- Administrazio isiltasunaren ondorioa: ezestea.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Alta ematea- Pertsona fisikoa | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Alta ematea- Pertsona juridikoa | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Nekazaritza ustiategien erregistroa - titulartasuna aldatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Ziurtagiria eskatu (NUE) | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Titulartasun aldaketa- Pertsona juridikoak | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Nekazaritza ustiategien erregistroa - datuen aldaketa | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Ordezkaritzarako baimena | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Dokumentazioa eskatzeko baimena | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Baja ematea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |