angle-left null PR Registro de maquinaria agrícola eus

Nekazaritza makinariaren erregistroa

Nekazaritzako Makinen Erregistroan nahitaez inskribatu beharko dira nekazaritzarako erabiltzen diren makinak, talde hauetakoren batean sartzen badira:

  • Nekazaritzako eta baso lanetarako traktoreak, edozein mota eta kategoriatakoak.
  • Motokultoreak.
  • Gurdi traktoeak.
  • Makina automatikoak, edozein mota, potentzia eta pisutakoak.
  • Beste ibilgailu batek eramandako makinak, karga kontuan hartuta 750 kg baino gehiagoko gehieneko masa onargarria dutenak.
  • Nekazaritzako atoiak.
  • Likidoak garraiatu eta banatzeko zisternak.
  • Tratamendu fitosanitarioak egiteko ekipoak, beste ibilgailu batek eramaten dituenak zein esekita daudenak eta edozein edukiera edo pisutakoak (lainoztagailuak, atomizagailuak).
  • Ongarriak banatzeko ekipoak, beste ibilgailu batek eramaten dituenak zein esekita daudenak eta edozein edukiera edo pisutakoak (ongarritzeko makinak).
  • Aurreko ataletan adierazi ez diren makinak, baldin eta horiek eskuratzeko kreditu edo dirulaguntza ofizialen bat jaso bada.
  • Aurrerago aurreikusi gabeko makinen artean, autonomia erkidegoek zehazten dituztenak.

Makinaren titularrak eskatu beharko du inskripzioa egiteko egoera hauetan:

  • Makina berria erostea.
  • Inportazioko makina erabilia erostea.
  • Obra eta zerbitzu sektoretik nekazaritzara pasatzea.
  • Titulartasuna aldatzeagatik (euskaldaketa, oinordetza, e.a.).
  • Bestelako zioak (azaldu zein). 
  • Inskribatu gabe ere erabiltzen den makina (tratamendu ekipoak, ongarritzeko makina).

Adierazitako makinak inskribatzea eskatu beharko dute honakoek: 

  • Nekazaritzako ustiategi baten titularrak diren pertsona fisikoak.
  • Nekazaritzako jarduera bat gauzatzen duten pertsona juridikoak.
  • Nekazaritza zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak, erregistro edo errolda ofizialetan inskribatuta badaude.
  •  Edozein motatako nekazaritza kooperatibak, eraldaketarako nekazaritza sozietateak eta erregistro ofizialetan inskribatutako beste nekazaritza elkarte batzuk.
  • Erakunde ofizialak eta nekazaritzako prestakuntza zentroak, makinak nekazaritzako mekanizazioari lotutako zereginetan erabiltzen badituzte.

Aurreko titularretako baten nekazaritzako makinen erabiltzaileei edo errentariei dagokienez, makinak «leasing», «renting» edo antzeko kontratu baten bidez erabiltzen badituzte, inskripzioa errentariaren izenean egingo da. Ohar batean azalduko dira inguruabar hori eta finantza erakundearen izena.
 

Nekazaritzako Idazkaritza Teknikoa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Nekazal ibilgailuentzako transferentzia eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Makinaria erregistroan baja ematea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Tratamendu fitosanitariorako nekazaritza makinariaren eta ongarritzeko ekipoak erregistratzea (2009ko uztailaren 15a baino lehen eskuratutakoentzat)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Altan emateko eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi