null PR Servicio de promoción y apoyo técnico al acogimiento familiar EUS

Ez-ohiko laguntza ekonomikoak harrera familientzako eta harrera ondorengo jarraipena egiteko

Familia harrera sustatzeko eta horretarako laguntza teknikoa emateko zerbitzua

Ez-ohiko laguntza ekonomikoak dira, ofizioz ematen direnak, behar bezala justifikatutako gastu espezifikoei aurre egiteko; harrerapeko adingabekoa modu egokian zaintzeko beharrezkoak diren eta inongo sistema publikok estaltzen ez dituen ezohiko gastuak izan behar dira.

Arabako Lurralde Historikoan harrera familia izan diren familiak eta adin nagusitasuna izan ondoren gaztearekin bizitzen jarraitzen duten harrera familia ohiak.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • Diputatuen Kontseiluaren 22/2014 Foru Dekretua, apirilaren 15ekoa, familia harrerari eta familiako harrera ondoko jarraipenari babesa emateko prestazio eta laguntza ekonomikoen arautegia onartzen duena. ALHAO, 47. zk., 2014ko apirilaren 30ekoa.
  • Familia harrerarako eta familia harreraren osteko jarraipenerako laguntza ekonomiko berezien urteko deialdia. ALHAO, 15. zk., 2018ko otsailaren 5ekoa.
  • Familia harrerarako eta familia harreraren osteko jarraipenerako laguntza ekonomiko berezien urteko deialdiaren zuzenketa. ALHAO, 36. zk., 2018ko martxoaren 26koa.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea

Eskabidea aurkeztu eta hiru hilabeteko epea.

Administrazio isiltasunaren ondorioak

Ez-ohiko laguntza ekonomikoetan eskaria ezetsi egingo da hiru hilabete igaro ondoren, albo batera utzi gabe GOFEk dagokiona berariaz ebazteko duen betebeharra.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Ez-ohiko laguntza ekonomikoak eskatzea, harrera familientzako eta harrera ondorengo jarraipena egiteko

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi