null PR Servicio de promoción y apoyo técnico al acogimiento familiar EUS

Familia harrera sustatzeko eta horretarako laguntza teknikoa emateko zerbitzua

Hauek dira babes neurri honen funtzioak:

  • Familia harrera babestea, hedapen kanpainen eta harrera familiak lortzeko kanpainen bidez, biztanle guztiei zuzendutakoak izango direnak.
  • Harrera familiak izan daitezkeen familiak aukeratzea, aurretiaz balorazio psikosoziala egin ondoren.
  • Harrera familien eguneratutako zerrenda izatea.
  • Harrera familiei buruzko informazioa ematea: prozedura, harrera nola egin eta ondorioak.

Zerbitzu honetan gainera hauek gauzatzen dira:

  • Harrera familiei laguntza, orientabideak eta aholkularitza ematen zaizkie, familia harrera bukatzen denean baita ere.
  • Familia harrerak aldizka berrikustea.
  • Konpentsatzeko laguntza ekonomikoak izapidetzea.
  • Adingabeei eta horien familia biologikoei laguntza ematea.

  • Harrera familiari buruzko informazioa nahi duten pertsonak.
  • Adingabeak, beraiek eta beraien jatorrizko familiak babesteko aukera egokiena familia harrera denean.
  • Harrera familia izateko eskaera egin duen pertsona edo familia (zabala edo kanpoko familia), babeserako erakunde publikoaren organo eskumendunak egokia dela adierazi baldin badu.

  • Harrera familian egon diren pertsonak eta harrera familia izan diren familiak.

Baldintzak

Harrera familia izateko: Indarrean dagoen legerian aurreikusitako irizpideak betetzea (Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legea).

EAEko Familia Harrera Dekretuan jasota egotea (jarri nahi izanez gero, bi dokumentazio agiri dira).

Haurrak babesteko araudiaz gain, EAEko Familia Harrerari buruzko Dekretua.

Foru Gobernu Kontseiluaren 21/2020 Foru Dekretua, ekainaren 16koa. Onestea familia harrerari eta bizikidetzari laguntzeko ezohiko gastuetarako dirulaguntzen oinarri orokorrak

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea

Adingabeen Batzordearen ebazpenak, harrera familia izateko:

gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko dira, egokitasuna adierazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

 

Aipatutako epean ez da kontuan hartuko espedientea aldi baterako geldituta egondako denbora, betiere etete denbora hori harrera familiei egotzi dakizkiekeen arrazoiak direla-eta gertatzen baldin bada edo Administrazio publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22. artikuluan xedatutako inguruabarrak edo dekretu honen 32. artikuluko lehenengo eta bigarren ataletako inguruabarrak gertatuz gero.

Administrazio isiltasunaren ondorioak

Adingabeen Batzordearen ebazpenak: Administrazio isiltasunaren ondorioz onetsi egingo dira, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24.1. artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta albo batera utzi gabe administrazioak ebazpenak emateko duen betebeharra.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Familia harrera sustatzeko eta horretarako laguntza teknikoa emateko zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi