null PR Servicio de respiro. Estancias temporales en centros residenciales y viviendas con apoyo para personas con discapacidad EUS

Atseden zerbitzua. Desgaitasuna duten pertsonentzako aldi baterako egonaldiak egoitzetan eta etxebizitzetan

Zerbitzu honetan aldi baterako egonaldiak eskaintzen dira egoitzetan eta laguntza etxebizitzetan, eta hauek dira helburuak:

  • Zaintzaileak berarentzako denbora izatea eta hala, zaintza lanen karga murriztea.
  • Erabiltzaileek beren egokitze gaitasuna inguru berri batean garatzea sustatzea, etorkizuneko beharrak aurreikusiz, eta praktikan jartzea erabiltzaileen autonomia pertsonalerako eta sozialerako eskumenak.

Desgaitasuna duten pertsonak, Arabako udalerriren batean erroldatuta daudenak, eta honako baldintzak ere betetzen dituztenak:

  • Eskaria egiten den unean erabiltzailea eta zaintzailea Arabako lurralde historikoan kokatutako etxebizitza berean erroldatuta egotea. Eskaria egin aurreko 12 hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Egoitzan eta laguntza etxebizitzan sartzeko baldintzak betetzea.
  • Erabiltzaileen eta zaintzailearen arteko elkarbizitza egiaztatzea.

     

Gizarte Ongizateko Foru Erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak, Desgaitasuna duten pertsonen arloko zuzendariordetza teknikoak hala proposatu ondoren.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko biltzarra

  • Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa berresteko tresna. New Yorken egina, 2006ko abenduaren 13an. EAO, 2008ko apirilaren 20koa.

  • Abuztuaren 1eko 26 Legea, araudia Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenari egokitzeko dena. EAO 184. zk., 2011ko abuztuaren 2koa, eta ondorengo zuzenketak. EAO, 201110-08.

Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea

  • 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, ezintasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. EAO, 289. zk., 201312-03.

Desgaitasun mailaren balorazioa

Mendekotasuna

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO 299. zk., 2006-12-15.
    504/2007 ERREGE DEKRETUA. Menpekotasun egoera baloratzeko baremoa.
    Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO 98. zk., 2014-09-01 eta horren ondorengo zuzenketak eta aldaketak (ALHAO 101, 2014; ALHAO 091, 2016; ALHAO 115, 2014; ALHAO 133 2014; ALHAO 090, 2015).

  • Abenduaren 29ko 1082/2017 Errege Dekretua, Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistemaren onuradunen bermatutako gutxieneko maila zehazten duena. EAO, 317. zk., 2017-12-30.

Gizarte Zerbitzuak

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

  • 257/1986 Dekretua, azaroaren 18koa, EHAA 237. zk., abenduaren 1ekoa, Minusbaliotasuna dutenentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa eta horren hurrengo aldaketak.

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 40/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 2koa. Onestea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzea

  • Hutsak zuzentzea 2019-2764 iragarkian, Foru Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2ko 40/2019 Foru Dekretuarena. Onestea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzea

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa. 

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete eta erdi, eskaria egiten denetik aurrera zenbatzen hasita.

Administrazio isiltasunaren ondorioak: Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada berariazko ebazpenik eman gabe, zerbitzu emakida bertan behera utzi dela ulertuko da. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Atseden gunea eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi