null PR Servicio de tutela para personas adultas incapacitadas EUS

Ezintasuna duten pertsona helduen tutoretza zerbitzua

Helduei zuzendutako zerbitzua da, bizitzako zenbait alorretan edo guztietan beren kabuz erabakiak hartu ezin dituztenean eta judizioz desgaituta izan direnean edo ezgaitze prozesuan daudenean. Zerbitzuaren helburua pertsonen eskubideak babestea eta eskubideen egikaritze eraginkorra sustatzea eta erraztea da, horretarako norbere garapen pertsonala sustatuz, pertsona horiek ahalik eta gehien gizarteratuz eta beraien bizitza kalitatea hobetuz.

Zerbitzu horretan beti ezintasuna duten pertsonen alde lan egin beharko da, ezintasuna zehazten duen ebazpen judizialean adierazitako mugak betez. Eta bakarrik modu subsidiarioan jardungo da, hau da, pertsona horrek bere gizarte eta familia inguruan laguntzeko beste pertsonarik ez duenean, tutoretza funtzioak egikaritu dezakeen pertsona bat ez duenean alegia.

Babesgabetasun egoeran dauden pertsonak beren eskubideak defendatzeko eta egikaritzeko gaitasunik ez dutelako, eta norbere erabakiak hartzeko gaitasunik ez duten pertsonak.

Baldintzak

  1. 18 urte edo gehiago izatea.
  2. Tutoretza eta kuradoretza funtzioak egikaritzeko: ezgaitasun epaia eta funtzio horiek egikaritzeko familiako kiderik ez izateari buruzko egiaztapen dokumentazioa.
  3. Balorazio, informazio eta aholkularitza funtzioak egikaritzeko: ezgaitasun prozedura bat martxan egotea edo hori hastea aurreikusita egotea.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Ezintasuna duten pertsona helduen tutoretza zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi