null PR Servicio de valoración de la dependencia EUS

Mendekotasuna baloratzeko zerbitzua

Menpekotasun maila baloratzea eta jaso daitezkeen diru-laguntzei buruzko informazioa ematea.

Menpekotasuna aintzatesteko beharrezkoa da menpekotasuna 1. mailakoa edo gehiagokoa izatea.

Adina, gaixotasunak edo desgaitasuna kontuan hartuz, modu iraunkorrean laguntza handia behar duten pertsonak egunerokotasuneko jarduerak egiteko, eta honako baldintzak betetzen dituztenak:

  • Arabako udalerri batean erroldatuta egotea edo gutxienez 5 urtean Espainian erroldatuta egotea; 5 urte horietatik gutxienez bi eskaria egin aurrekoak izan beharko dira.

  • Espainiar nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.

  • Desgaitasunarekin lotutako osasun txostenak izatea.

GOFEren kuadeaketako zuzendaritza

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa.

  • 174/2011 Errege Dekretua, otsailaren 11koa. Honen bidez mendekotasun egoeraren balorazio baremoa onartu da, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran bizi diren Pertsonei Laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa.
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
  • Diputatuen Kontseiluaren 56/2016 Foru Dekretua, abuztuaren 3koa; honen bidez, aldatu egiten da Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretua, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta egoera horietan Arabako Gizarte Zerbitzuen zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2018 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa. Onartzea 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, Araban autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sistemako prestazio ekonomikoen gehienezko zenbatekoen eguneraketa: hau da, familia ingurunean zaintza emateko eta profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 2 hilabete eta erdi. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Mendekotasuna baloratzeko zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi