null PR Servicio de valoración diagnóstico de la discapacidad EUS

Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua

Desgaitasun maila baloratzea, aintzatestea eta egiaztatzea eta jaso daitezkeen diru-laguntzei buruzko informazioa ematea.

Desgaitasuna aintzatesteko beharrezkoa da desgaitasuna % 33koa edo gehiagokoa izatea.

Organo batean, aparatu batean edo sistema batean arazo iraunkorrak dituzten pertsonak faktore pertsonalez gain, eta honako baldintzak betetzen dituztenak:

  • Arabako udalerri batean erroldatuta egotea.

  • Espainiar nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.

  • Desgaitasunarekin lotutako osasun txostenak (medikoak, psikologikoak) izatea.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza 

  • 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa. EAO 22.zk., 2000ko urtarrilaren 26koa.

  • 1169/2003 Errege Dekretua, irailaren 12koa. Horren bidez, aldatu egin da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko I. eranskina, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa. EAO 238.zk., 2003ko urriaren 4koa.

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • Ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 4ko 1856/2009 Errege Dekretua. Horren bidez aldatu zen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua.

  • 1364/2012 Errege Dekretua, irailaren 27koa. Horren bidez, aldatu egin da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa.

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
  • Diputatuen Kontseiluaren 56/2016 Foru Dekretua, abuztuaren 3koa; honen bidez, aldatu egiten da Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretua, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta egoera horietan Arabako Gizarte Zerbitzuen zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete eskaera aurkezten denetik. 

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezestea. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi