null PR Servicios de atención diurna para personas mayores. Centros rurales de atención diurna EUS

Adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuak. Eguneko arretarako landa zentroak

Zentroek prebentzio, laguntza eta taldeko izaera dute. Horien xedea da familia egiturari eta euskarri sare informalari esker, euren etxebizitzan kalitatez bizitzen jarrai dezaketen adinekoei, autonomia hainbat maila izanik, egunez zerbitzuak ematea, bai eguneroko bizitzaren euskarrirako jarduerak, bai aisialdirako jarduerak egiteko.

  • Zentroetan egun guztiko edo egun erdiko arreta eskaintzen da.
  • Otorduetan bakarrik ere joan daiteke zentrora, edo bainu geriatrikoa edo ikuztegi zerbitzua eska daiteke.
  • Zerbitzu bat baino gehiago eskatu daitezke.

Zerbitzuren bat ematean kontuan hartu beharko da garraio zerbitzuaren erabilgarritasuna.

65 urtetik gorako pertsonak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Menpekotasunik aintzatetsita ez izatea, edo aintzatetsita izanez gero, I. mailako menpekotasuna izatea eta MBBren arabera 25 eta 39 puntu arteko menpekotasuna izatea.
  • Arabako lurralde historikoko udalerri baten erroldatuta egotea, zerbitzu edo udalerri horietatik gertu dagoena, gutxienez eskaria egin baino hamabi hilabete lehenago. Egoera bereziak aztertu ahalko dira, kasurako, familia txandakatzean bizi diren adinekoen egoera.
  • Egoera psikofisikoa kontuan hartuz bizikidetza egoki baterako baldintzak izatea.

Balorazio eta Orientazio Batzorde Teknikoak edo bidezko zuzendariordetza teknikoak emandako aldeko txostena izatea.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • 185/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • 45/2007 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8ko Diputatuen Kontsei - luarena. Honen bidez, mendekotasun egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko erregimena arautzen duen arautegia onartzen da. Pertsona horiek sarearen erabiltzaileak izan behar dute.

  • 202/200 DEKRETUA, urriaren 17koa, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroei buruzkoa.

  • 40/2019 Foru Dekretua, Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2koa. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 99. zk. - 2019/08/28.  
  • 2019-2764 iragarpenaren akats-zuzenketa, 40/2019 Foru Dekretuarena, abuztuaren 2ko Gobernu Kontseiluarena. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 109. zk. - 2019/09/20.  

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuak eskatzea. Eguneko arretarako landa zentroak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi