angle-left null PR Registro de explotaciones agrarias eus

Nekazaritza ustiategien erregistroa

Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza, abeltzaintza eta mendi ustiategien izen-ematea egitea da prozeduraren helburua. Izen-emate hori derrigorrezkoa da eta foru, estatu edo Europako edozein Nekazaritza Administrazioarekin harremanen bat izateko bete beharreko baldintza da.

Ustiategian gerta daitezkeen aldaketa nabarmenen izen-ematea: nekazaritza jardueran baja ematea, ustiategiaren titulartasunean aldaketak izatea, aldaketak izatea titularitate motan, kokapenean eta ustiategiaren mugaketan.

Abeltzain batek Nekazaritza Ustiategien Erregistroko alta edo titulartasun aldaketa eskatzen duenean, ondoko hau da kontuan hartu beharreko gutxieneko abelburu kopurua jarraian azaltzen diren abere espezieetako bakoitzarentzat, balio erantsiaren gaineko zergako altaren adierazpena eskatzeko:

  • Behi abelburuak: 5 behi abere
  • Zaldi abelburuak: 5 zaldi
  • Zerri abelburuak: 5 zerri
  • Ardi edo ahuntz abelburuak: 30 ardi edo ahuntz
  • Untxiak: 5 untxi  edo erbi
  • Hegaztiak: 20 hegazti
  • Erlauntzak: 15 erlauntz

Nekazaritza ustiategien titularrak.

Nekazaritza jarduera aurrera eramaten duen pertsona fisikoa edo juridikoa izango da ustiategiaren titularra. Pertsona fisiko edo juridiko horrek ondasuna antolatuko ditu, ustiategiko eskubide integratuak enpresa irizpideekin jorratuko ditu, eta arrisku ekonomikoez gain, ardura zibil, fiskal eta soziala ere bere gain hartuko du.

Erregistroko eragin esklusiboetarako zera bereiziko da:

  • Norbanako titularra. Nekazaritza jarduera bakarrik eramaten denean aurrera eta ez dagoenean kotitulartasunik.
  • Titulartasun partekatua. Pertsona batek baino gehiagok partekatzen dutenean ustiategiaren kudeaketa eta arrisku ekonomikoa. Eskubidea izango dute ustiategiko produkzio bitarteko guztia edo zati bat erabiltzeko. Kudeaketa noren esku dagoen kontuan izan gabe, pertsona guztiak ustiategiaren kotitular izango dira.
  • Sozietate-titulartasuna. Bazkide edo elkarte kide bat baino gehiago bere baitan hartzen dituen pertsona juridikoa. Sozietatea arautzen duten estatutuen edo arauen araberakoa izango da titulartasuna.

Nekazaritzako Idazkaritza Teknikoa

  • Ebazpenerako eta jakinarazpenerako gehienezko epea: eskaera erregistratzen denetik hilabete.
  • Administrazio isiltasunaren ondorioa: ezestea.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Baja ematea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Alta ematea- Pertsona fisikoa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Nekazaritza ustiategien erregistroa - datuen aldaketa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Nekazaritza ustiategien erregistroa - titulartasuna aldatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Alta ematea- Pertsona juridikoa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Titulartasun aldaketa- Pertsona juridikoak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Ziurtagiria eskatu (NUE)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dokumentazioa eskatzeko baimena

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Ordezkaritzarako baimena

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi