EPEAK ETETEA 

 

Administrazio-prozedurak

COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian, martxoaren 14koan, ezarritakoa betez, prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eteten dira, aipatutako Errege Dekretuak indarrean egoteari uzten dion unean zenbaketa berriro hastea aurreikusiz, edo, hala badagokio, luzapena.

 

Zerga-prozedurak

Ekonomiaren sektorerik kalteberenetan izan dezakeen balizko inpaktua leuntzeko asmoz, 2/2020 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua onartu zen, martxoaren 18koa, zerga-izapide jakin batzuen etenaldia adostuz, baina EZ guztiena.

 

null Solicitud Alava Innova 2020 eu

Álava Innova 2020 eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2020/01/01 - 2020/04/28

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileari eta aurkeztutako jarduketa multzoari buruz:

  • Erakundearen eta aurkeztutako berrikuntza jardueren deskripzio memoria, eskaera balioesteko erabiliko dena, deialdi honen 10. artikuluan xedatutako irizpideen arabera. Aurkeztu diren berrikuntza jarduketen memorian  ibilgetu inbertsioen beharra justifikatuko da, bai eta kanpoko azpikontratazioaren eta aurrekontuan jasotako barne langileen gastuak ere.
  • Itxitako azken ekitaldian erregistratutako urteko kontuak, benetako titulartasunaren adierazpenarekin eta auditoretza txostenarekin, hala badagokio. Urteko kontuak egitera behartuta ez badago, justifikatzen duen kausaren frogagiria.
  • BEZaren salbuespena frogatzeko dokumentazioa (erakundea salbuetsita baldin badago soilik).
  • Erakunde eskatzaileak ibilgetu inbertsioak aurkezten baditu, laguntza eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan alta emanda dauden batez besteko plantillaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.

 

Aurkeztutako jarduketa bakoitzari buruz:

  • Kanpoko hornitzaileen 10.000,00 eurotik gorako eskaintzen fotokopia.

  • Behar den kasuan, fitxa hirukoitz eskaintza

  • Hala badagokio, deialdi honetan aurkeztutako jarduketa berberak egiteko eskatutako beste laguntza batzuk / beste laguntza batzuen ebazpenak.

 


 

Berritasunak

Hona hemen deialdi honetan sartu diren aldaketa naguziak:

  • Jarduketek urte anitzeko iraupena izateko aukera sartzen da, jarduketa berritzaileak berritasun maila handiagoarekin eta aurrekontu handiagoarekin egitea errazteko eta emaitzetan eragina izateko.
  • Arabako enpresa guztiek deialdi honetako onurak jaso dezakete edozein tamaina izanda ere.
  • Araban historikoki izan da teknologia eskuratzea berrikuntzak egiteko iturri garrantzitsuenetako bat. Lurraldeko errealitate honi erantzuna emateko, deialdi honetan sartzen da ibilgetu inbertsio batzuk erostea diruz laguntzekoak izatea ehun langile edo gutxiagoko enpresentzat.
  • Dirulaguntza jaso dezakete deialdi honetara aurkeztutako berrikuntza jardueraren baten diseinu, garapen, gauzapen, jarraipen eta/edo ebaluazioari lotutako langileen (ikertzaileak eta/edo teknikariak eta/edo sortzaileak) barruko gastuek.
  • Dirulaguntzaren aurrerakin bat emango da, ehuneko 40koa, erakunde onuradunak dirulaguntzaren onarpena aurkeztu ondoren.
  • Espedienteak elektronikoki baino ez dira izapidetuko.

Informazio gehiago

ÁLAVA INNOVA 2020 ikusi laburpen-fitxa

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus

902 100 513 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52422 eta 52040), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa edukitzea

Espedienteak elektronikoki baino ez dira izapidetuko

Izapidetu