angle-left null Solicitar ayuda a reconversion viñedos eu

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntza-eskaera

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Hasierako eskabidea egiteko informazioa.
  • Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak
  • Laguntza eskabidea
  • Banakako memoria
  • Zinpeko aitorpena
  • Eskubideen jabearen baimena
  • Mahasti sailaren ugazabaren baimena
  • Bazkideek eskabiderako emandako baimena
  • Gizarte Segurantzaren eta Ogasunaren baimena

Informazio gehiago

  • Berregituratzeko eta birmoldatzeko planak kolektiboak izango dira, baina, egoera berezietan, banakako planak ere baimendu ahal izango dira.
  • Plan kolektiboak parte hartzen duten mahastizainen arteko akordio baten barruan gauzatuko dira; akordio horretan, ordezkari baten izendapena ere izango da, zeinak administrazioarekiko harremanen ardura izango baitu.
  • Plan kolektibo bat eratzeko, 5 mahastizain beharko dira gutxienez.
  • Plan kolektiboek lehentasuna izango dute banakako planen aurretik, eta laguntzen % 100 eskuratu ahal izango dute, eta banakakoek, aldiz, laguntzen % 85.
  • Mahasti egituratu edo birmoldatuen eremu osoa 10 ha-koa izango da gutxienez, plan kolektiboetarako, eta 0,3 ha-koa gutxienez, banakako planetarako.
  • Mahasti sailaren eremua, behin berregituratu ondoren, 0,3 ha-koa izango da, gutxienez. Hala ere, muga hori txikiagoa ere izan daiteke, baldin eta mahasti sailen kopurua, plana gauzatu ondoren, hasierako sailen kopuruaren % 80 baino txikiagoa bada. Neurri horiek birmentatzea edo gidamodua aldatzea baizik ez direnean, gutxieneko eremua hasierakoa bera izango da.
  • Mahastizain bakoitzak urteko berregituratu ahal izango duen eremua 25 ha izango da gehienez.
  • Berregituratzeko edo birmoldatzeko planari heltzen dioten eremuak lantzen eduki beharko dira gero ere, eta ekintzak 10 urtez gutxienez lagundu beharko dira diruz, neurria ezartzen hasi eta hurrengo kanpainatik aurrera.
  • Planak gauzatzeko epea ez da luzatuko 2018. urtea baino harago, inolaz ere ez.