EPEAK ETETEA 

 

Administrazio-prozedurak

COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian, martxoaren 14koan, ezarritakoa betez, prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eteten dira, aipatutako Errege Dekretuak indarrean egoteari uzten dion unean zenbaketa berriro hastea aurreikusiz, edo, hala badagokio, luzapena.

 

Zerga-prozedurak

Ekonomiaren sektorerik kalteberenetan izan dezakeen balizko inpaktua leuntzeko asmoz, 2/2020 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua onartu zen, martxoaren 18koa, zerga-izapide jakin batzuen etenaldia adostuz, baina EZ guztiena.

 

null TR Ayudas a la realizacion de inversiones por parte del sector artesano alaves eus

Arabako artisau sektoreak inbertsioak egiteko laguntzen eskaera

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

1. NANaren fotokopia.

2. IFZren fotokopia eskulangintza enpresen eta elkarteen eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakundeen kasuan.

3. Gizarte Segurantzak egindako ziurtagiria, harekiko betebeharrak betetzean egunean dagoela frogatzekoa. Ziurtagiri hori ordezkatu ahal izango da organo kudeatzaileari baimena emanda dagokion administrazioari egiazta ditzan.

4. Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

5. Eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak deskribatzeko memoria. Bertan datu hauek jarriko dira, besteak beste:

6. Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).

7. Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. 

8. Erantzukizunpeko adierazpena deialdi honen 3. artikuluan xedatutako baldintzak betetzea frogatuz.

Erregistro Orokorra - Arabako Foru Aldundia

Probintzia plaza, 5

01011 Vitoria-Gasteiz

Itundutako erregistroa